Enpresarean ekitaldian: EmakumeEkin, emakume ekintzaileon egoeraz

Hernaniko Orona enpresaren eraikinean izandako jardunaldian jende ugari bildu zen. Euskaraz lan eta bizi diren pertsonak, enpresak, eta erakundeetako ordezkariak. Eta baita bereziki euskalgintzan lanean dabiltzan eragileak.

Bai Euskarai Ziurtagirien Elkarteak antolatutako topaketa honek finantziazio eredu berriak aztertzea izan zuen gai nagusitzat.

Honen ildora, ekintzailetza ereduei buruz ere hitz egiteko aukera egon zen.

“Emakume ekintzaileak: Bereizitasunik?” Izeneko hitzaldian parte hartu zuen EmakumeEkin elkarteko presidente-ordea den Miren Lauzirikak, Abantail Kooperatiba elkarteko Sonia Ortubai-rekin batera. Aurkezle-moderatzaile lanetan Arteman enpresako Gorka Etxabe.

Horra hor hitz egindako hainbat gai:

  • Finantziaketa eredu ezberdinak somatzen al dira generoaren arabera? Badirudi tradizionalki emakumeoi ezarritako oztopoak finantziaketa jasotzeko orduan, gaur egun ere eragin negatiboa duela. Interesgarria ere proiektuaren eta pertsonaren neurrira dagokion finantziaketa eredua jarraitzea, hazkunde eredua pertsonen nahietara egokitzea.
  • Dena den, finanziazioa eskaintzen duten erakundeen aldetik pedagogia egitea behar da: Komunikatzeko orduan ekintzaile mota ezberdinekin konektatu dezaken hizkuntza bisuala eta lengoaia erabili behar du, pertsonek, proiektuek eta diruak elkar topatzeko.
  • Sarea sortu eta agerian jarri: EmakumeEkin elkarteari buruz hitz egin genuen gure xede nagusietako bat azalduz: Sarean eta saretik kanpo gure negozioak eta elkartea ikustaraztea. Eta emakume ekintzaileen papera balioan jartzea.
  • Tutoretzaren beharra: Zer bide jarraitu zer lortzeko? Sonia Ortubaik bere esperientziaz: Berak laguntza hori izan zuen, zein estrategia jarraitu behar zuen jakiteko hasierako helburu ezinbestekoak lortzeko.
  • Balioen inguruan adibide bat: EmakumeEkin elkarteak moderatutako ekitaldi batean, non emakume ekintzaile ezberdinak batu ziren haien ereduak azaltzeko, hauek izan ziren aipatutako balio amankomunak: Elkarlana, sortzea, gizarte eraldaketa, abentura nahia, eragin soziala, eragile guztiak zaintzea…Eta hauek dira hain zuzen gaur egun enpresa eredu berritzaileek goraipatzen dituzten balioak. Beraz, eredu tradizionala eta berritzailearen eredu motak integratu behar dira enpresan oreka izateko eta leiakortasuna eta erantzunkizun soziala bateratzeko.
  • Norberaren arrakasta-eredua identifikatu behar da: Nor naiz eta zer nahi dut?

Horiek guztiak izan ziren gaiak, eta baita beste hainbat azpigai ere. Beste hainbat hitzaldi ere egon ziren, denak bideoz grabatuta daude eta beraz gaur egun ere ikusgai daudenak.

Con quién colaboramos

Novia Salcedo con EmakumeEkin Bizkaia Talent con EmakumeEkin MIT con EmakumeEkin Bilbao Metropoli 30 con EmakumeEkin Diputación Foral de Bizkaia con EmakumeEkin Universidad de Deusto con EmakumeEkin Lanbide con EmakumeEkin Ayuntamiento de Santurtzi con EmakumeEkin Ayuntamiento de Sestao con EmakumeEkin