“Etorkizuna eraikiz” ekimenean parte hartuko du

Emakumeekin Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako “Etorkizuna eraikiz” ekimenean parte hartuko du.


Aurreko irailaren 19an Gipuzkoalab proiektuaren aurkezpenean egon ginen: Enpresetan berdintasuna sustatzeko ekimena. Programa hau Etorkizuna Eraikiz-en parte da, eta bere helburua beste herrialde batzuetako berdintasun esperientzia arrakastatsuak zabaldu eta bultzatzea da. Kasu honetan erreferentziazko herrialdea Norvegia da.
Aurkezpen saioan proiektuaren zati ezberdinak azaldu zituzten. Lehen fasean eragile sozialak eta erakunde publikoak elkarlanean arituko dira, tailerretan eta mahai-inguruetan parte hartuz. Bertan prototipo bat eratuko dute, enpresa zehatzetan ezartzeko. Enpresen aukeraketa Euskal Herriko Unibertsitateak hautatutako irizpideen arabera egingo da. Behar izanez gero prototipoa enpresa haien esperientziaren arabera eraldatzen joango da.
Lan egiteko modu honek eta programaren goiburuak –enpresaren lehiakortasun maila hobetzea emakumeen talentua gehituz- proiektu berritzailea dela ageri du.

Ekimen honetan Miren Elgarresta Berdintasun Saileko zuzendariari esker parte hartuko dugu.
EmakumeEkin elkartean era aktiboan parte hartuko dugu, bai berdintasunaren alde lan egiteko dugun esperientzia eta ilusioa emanez, bai beste herrialde eta entitateen lanaz ikasiz.

etorkizuna eraikiz etorkizuna eraikiz etorkizuna eraikiz etorkizuna eraikiz

 

Con quién colaboramos

Novia Salcedo con EmakumeEkin Bizkaia Talent con EmakumeEkin MIT con EmakumeEkin Bilbao Metropoli 30 con EmakumeEkin Diputación Foral de Bizkaia con EmakumeEkin Universidad de Deusto con EmakumeEkin Lanbide con EmakumeEkin Ayuntamiento de Santurtzi con EmakumeEkin Ayuntamiento de Sestao con EmakumeEkin