Neskworking Bilbao Aretoa: 2019ko edizioa

Urr 18, 2019

Neskworking Bilbao Aretoa: edición 2019

Neskworking (Neska+Networking) urtero ospatzen da. Edizio guztietan oinarria gure artean sareak jostea da: Emakumeekinen gure kabuz lantzen ditugunak. Aurten, kontaktu berriak ezagutzeaz gain, funtsezko gai bat landuko dugu: oparotasunarena. Nolakoa izango den kontatuko dizugu, egun horretarako hitzordua gorde eta izena eman dezazun, hiru helburu kontuan izanda: kontzientzia hartzea, sareak sortzea eta indarberritzea.

Agenda Neskworking Bizkaia Aretoa

  • Eguna: azaroak 15, 10:00etatik 14:00etara.
  • Lekua: Bizkaia Aretoa EHU/UPV. Bilbao. Abandoibarra Etorb. 3, 48009 Bilbao.
  • Doako izen-ematea. Eventbriten izena eman.
  • Nori zuzenduta: emakume ekintzaile, enpresari…
  • Antolatzailea: EmakumeEkin.
  • Babeslea: Bizkaiko Foru Aldundia, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila.
  • Laguntzailea: BilbaoHistoriko Elkartea.

Neskworking-en parte hartzeko 5 arrazoi

  • Elkarren artean motibatuko gara: bakardadeak, zure kabuz lan egiten duzunean, une baliagarriak galtzea eragin dezake. Horregatik ondo etorriko zaizu energiaz kutsatzea, gaiak partekatzea – zuri bakarrik gertatzen zaizkizula uste duzun horiei buruz mintzatzea – eta zure ideiak sortaraztea. Honek guztiak gogoen-tanga kargatzeko balio du.
  • Ezagutu dezakezun pertsona berri bat gakoa bilakatu daiteke: Neskworking-ak dinamizatuak izaten dira benetazko eta modu azkarrean konfidantzazko harremanak sor ditzazun. Hemen ezagutu zenezakeen pertsona berri bat informazio eta aukerak ekar ditzakeen zabaltzen den ate berria bilakatu daiteke. Eta Neskworking honetan zuretzako izarra bilakatu daitekeen egitasmo bat sortuko balitz? Ez galdu aukera!
  • Zero nagia!: networking-eko ekintza ugari zailak bilakatzen diren ordutegian egiten dira. Horregatik garaiz jakinarazten dizugu eta agian hobe etorriko zaizun ordutegi batean proposatzen dizugu. Goiza zure enpresarako estrategikoa den zerbaitetan lan egiteko erabil dezazun: zu eta zure sarea.
  • Emaiozu zure buruari parte hartzeko aukera: Inspiratu eta bide berriak zabaltzeaz gain, lan egiten duzun bitartean gozatuko duzu.
  • Eta bosgarren arrazoia, aurtengo gaia da: oparotasunarena. Emakumeok nola hezitu gaituzten, lege zaharrak eta, azken finean, estadistikek adierazten duten gizon eta emakumeen arteko desparekotasunari burz mintzatuko gara.

Alor pertsonalean, nahiz eta agian kontziente izan ez, diruari buruzko barruko sinismenek eta giza ohiturek egunerokoan erabakiak hartzeko unean eragiten dute. Gai hau landuko dugu, indarrak berritu eta kontzientzia hartzeko. Zure negozioaren jasangarritasun ekonomikoak bultzada izan dezan.

Bosgarren edizioak berrikuntzak dakartza

Neskworking-aren bosgarren edizio honetan gaian eredu den emakume bat izango da gurekin, inspiratuko gaituena eta ikuspegi berri batetik gakoak ikas ditzagun. Tania Silvestrini: Diruaren inguruko sinismank eta zer egin horiekin. Bioneuroemozioan aditua da, emozioak eta sinesmen, gorputza eta gizakien arteko harremanak lantzen dituena. Gainera, Miren Lauzirika izango da dinamizatzailea, sormenezko metodologietan aditua eta EmakumeEkineko presidentea. Ekimen hau EmakumeEkinek Nazioarteko Emakume Ekintzaileen Eguna ospatzeko antolatu dituen ekintzen programaren baitan dago.

A19 – emakume ekintzaileen egunerako antolatu diren beste ekintzei buruz gehiago jakin. Bazatoz? Zure plaza lortu!


Neskworking Bilbao Aretoa 2019ko programan izena emateko epea itxita dago. Adi egon gure sare sozialei edo harpidetu zaitez Newsletterrera etorkizuneko edizioen berri izateko.

Compártelo si te ha gustado y suscríbete a nuestra Newsletter

Partekatu gustatu bazaizu eta harpidetu gure Newsletterrera