Oarsoaldea Jardunaldia. Elkarlana eta erantzukizun soziala
ELKARLANA ETA ERANTZUNKIZUN SOZIALA OARSOALDEAN HIZPIDE.
EmakumeEkin elkarteak mahai inguruan parte hartu zuen. Zer da elkarlana? Aukerakoa ala ezinbestekoa al da? Zerk baldintzatzen du elkarlana eta zertan datza horren arrakasta?
Horrelakoak eztabaidatzen aritu ginen Oarsoaldean: “Nola izan enpresa erakargarri XXI mendean? Erantzunkizun soziala eta elkarlana” izeneko jardunaldian. Oiartzungo Salto Systems enpresan izan zen eta bertan hainbat enpresa ezberdin batu ziren.
EmakumeEkin gure elkarteko presidente-ordea den Miren Lauzirika egon zen bertan, sormen arloan Art for Life! bere enpresan aholkulari denez gero bere ikuspuntua elkarbanatuz eta elkartearen esperientziaz jasotako jakintzak lagunduta iritzia emanez.
Mahai-inguruan mota anitzeko enpesa eta erakundeak egon ziren. “Zenbat buru, hainbat aburu”. Hain zuzen, Joseba Amondarain Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria, Fermin Lazkano Tkgune Asmaolakoa, Anaje Narbaiza Elay enpresakoa eta Beñat Iraustegi Talaios-eko kooperatibista eta Olatu Koop. elkarteko kidea.
Moderatzaile lanetan Nerea Azurmendi kazetaria izan zen. Berak proposatu zituen gaiei esker mami ugari atera zen, eta baita elkarlanaren osagaiak eta ikuspegi poliedrikoak azalera ageri ere. Hauek dira esandako eta ikasitako hainbat gako.
Tamaina ezberdinak izan dezaketen erakunde-enpresen artean lan egin daiteke, beti ere berdintasun baldintzetan hitz eginez.
Konfidantza, elkarlan kultura antzekoa izatea garrantzitsua da
Argi izatea: Zertarako elkarlana (zer behar dut nik-nire enpresak)
Nola lan egin nahi dugun elkarrekin adostu beharra dago.
Enpresaren hegoak zabaltzeko, “egoa” batzar gelatik kanpo utzi behar da.
Indikadore eta neurtzeko tresnak kontutan edukita ere, intuizioak badu bere balioa.
Nahiz eta elkarlanerako metodologia ezberdinak egon, proiektu bakoitzaren neurrira moldatu behar da egiteko era.
Erabakiak hartzeko orduan, jende ugari inplikatzeak onurak dakartza.
Argitu beharra dago “zer da kolaborazioa” erakunde bakoitzarentzat, gaizki ulertuak ekiditzeko.
Euskal Herrian elkarlanerako kultura egon badago. Proiektu berritzaile edo handiagoak abian jartzeko, bakoitzak ikusi behar du zertarako behar duen.
Bereziki interesgarri leiakortasuna
Gaizki doazen enpresak, hau da, beti berdin jarraitu nahi duten enpresa horiek ixtearen arriskuz ala beldurrez bakarrik elkartzen badira, ez dute hobera egingo. Hortaz, zerbaiten alde elkarlanean aritzea komeni da, eta ez zerbaiten beldurraren kontra.
Jardunaldiari hasiera emateko Josep Maria Canyelles egon zen hitzaldia emanez, Responsabilitat Global erakundekoa. Berak hainbat gai jorratu zituen enpresen ardura soziala eta hizkuntzaren kudeaketaren inguruan, hori bait zen jardunaldiaren xede nagusietako bat.
Topaketa bukatzeko talde fokalak ere eratu ziren. Ondorioak oso mamitsuak izan zirenez, badago beste hainbat saioetarako hainbat abiapuntu eta jorratzeko gai ezberdin Oarsoaldean.
Eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzaileei luzatutako gonbidapenagatik. Mikel Urdangarin –Ahize Aek Hizkuntza Aholkularitzakoa-k berak esan zuen bezela, ekitaldia bera elkarlanaren eredu izan zen. Eta baita arrakastatsua izan ere!
Hona hemen Oarsoaldeko Euskara batzordeak antolatutako jardunaldiaren laburpen-bideoa.
Con quién colaboramos
¡Cookies!
Utilizamos cookies para asegurar el funcionamiento de la web y conocer, de forma anónima, qué te interesa.
Esta web utiliza cookies para mejorar tu experiencia de navegación. Las cookies categorizadas como necesarias se almacenan en tu navegador para las funcionalidades básicas del sitio web. También utilizamos cookies de terceros que ayudan a analizar y entender cómo usas la web y mejorar tu experiencia de navegación. Las cookies serán almacenadas solamente con tu consentimiento. También tienes la opción de desactivarlas, pero pueden tener un efecto negativo en tu experiencia de navegación.
Las cookies necesarias son esenciales para que la web funcione adecuadamente. Esta categoría únicamente incluye cookies que asegura funcionalidades básicas y de seguridad, sin almacenar información personal.
Las cookies de marketing son utilizadas para ofrecerte información relevante a través de las campañas de publicidad. Estas cookies guardan los datos de tu visita para ofrecerte anuncios personalizados.
Las cookies de analítica son utilizadas para entender cómo te comportas cuando visitas la web. La información es anónima y tu IP de navegación se ha anonimizado. Esta información nos ayuda a saber cuántas personas nos visitan, qué contenido les gusta más, cuál es el origen de la visita o el tiempo que permanecen en la web.
Las cookies de preferencias ayudan a que la web responda de manera más cómoda para ti. Almacena tus preferencias mientras nos visitas, como el lenguaje preferido de la web, los datos que has introducido en la tienda online para próximas compras o comentarios que has realizado.