Egin zaitez bazkide

EmakumeEkin elkartean agerikotasuna eta laguntza-sarea eskaintzen dizkiegu emakume ekintzaileei. Elkarlaneko eta ahizpatasuneko giroa eta toki babestuak sustatzen ditugu, gustura senti zaitezen, metodologia partizipatiboen bidez, genero-ikuspegia oso presente edukita.

EmakumeEkin elkarteko kide izan nahi al duzu?

EmakumeEkin elkarteko kide izatearen onurak

EmakumeEkin elkarteko kideok jakin badakigu emakumeok lideratutako ekintzailetzan zailtasunak egon badaudela, eta gure laguntza eta ezagutza ekarri nahi ditugu:

Konfiantzaz beteriko tokiak

Zure ahalduntzea eta hazkunde pertsonala eta zure enpresarena faboratzen ditugu. Zure burua irekitzeko, ospatzeko eta beste emakume ekintzaile batzuekin harremanetan jar zaitezen.  

EmakumeEkin elkarteko bazkide-direktorioan alta hartzea

Kezkak eta esperientziak partekatzeko eta beste emakume ekintzaile batzuk ezagutzeko tokia. Aprobetxatu zure negozioari agerikotasuna emateko aukera.

Jarduerak, tailerrak edo ekitaldiak zabaltzea

Gure sare sozialen bidez, zure jarduerak, tailerrak edo ekitaldiak partekatzen ditugu. Bidali informazio guztia eta zabaltzen lagunduko dizugu.

Ongietorria egiteko elkarrizketa

Elkartearen blogean eta sare sozialetan zabaltzea. Aprobetxatu, zure proiektua beste emakume ekintzaileekin batera ezagutarazteko.

Laguntza-taldea WhatsApp-en

Elkartekideon artean zalantzak eta informazio profesional baliagarria partekatzeko eta bazkideon jarduerak eta ekitaldiak zabaltzeko.

Tandem elkarlanak

Beste elkartekide batekin elkarlanean aritzea darabilkizu buruan? Bazkideon arteko loturak sor daitezke ekimenak garatzeko. Horiek zabaltzen lagunduko dizugu.

Experimenta tailerrak

Martxan jarri nahi edo behar duzun produktu edo zerbitzu bat probatzen lagunduko dizugu. Lortu feedback zintzoa eta konstruktiboa.

Hileroko newsletter-a, elkarte barrukoa

Elkartearen eta horren jardueraren berriak, eta gure bazkide edo ekitaldiei buruzko informazio interesgarria.

Proiektu profesionalak bultzatzea

Zure proiektu profesionalak bultzatzen eta abiarazten lagunduko dizugu, baldin eta EmakumeEkin elkartearen balioekin bat badatoz.

Zeren zain zaude? Egin zaitez bazkide

Elkartekide egiteko modua eta eskabidea

EmakumeEkin elkarteko emakume ekintzaileon komunitateko kide izateko modua oso erraza da. Elkartekide egiteko inprimakia bete ondoren, EmakumeEkin taldea zurekin jarriko da harremanetan, zure datu pertsonalak eta banku-datuak baieztatzeko eta hurrengo urratsak adierazteko.  

Gogoan izan elkartekide-kuota: 10,00 €/hilean*.

IZEN-EMATEA

Bete inprimaki hau, hots, EmakumeEkin elkarteko kide izateko eskabidea.








    Datuen babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu inprimaki honen bidez emango dizkiguzun datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, EmakumeEkin-Emakumeen Ekintzailetza sustatu eta garatzeko –Elkartearen ardurapean, zure kontsultei erantzuteko. Zure esanbidezko adostasuna eman badiguzu, Elkartean egiten ditugun jarduerei, ikastaroei, ekitaldiei eta nobedadeei buruzko informazioa jasoko duzu zure helbide elektronikoan, Mailchimp tresnaren bidez. Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, horiei aurka egiteko, eramateko eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabil ditzakezu; horretarako, bidali mezu elektroniko bat hablamos@emakumeekin.org. helbidera, zein eskubide erabili nahi duzun adierazita. Zure kontsultari erantzun ondoren, zure datuak ezabatuko ditugu. Gure Newsletterrean harpidetu bazara, eta kontrakorik adierazten ez diguzun bitartean, ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula datuak aipatutako helburuetarako erabiltzeko.