Emakume ekintzaileentzako jarduerak
EmakumeEkin elkartean emakume ekintzaileei laguntzeko jarduerak diseinatu eta dinamizatzen ditugu.
Ba al zatoz gurekin?
Emakume ekintzaileei laguntzeko programak
EmakumeEkin elkartearen programen helburua da emakume ekintzaileon beharrez arduratzea hainbat fasetan, gure enpresa-jarduera bultzatzea eta erreferentziak eraikitzeko balio izango diguten profesionalak agerian jartzea.
Elkar ezagutzea, elkarrekin harremanetan jartzea, ideiak trukatzea, elkarren inspirazio izatea, lanbide-sareak ugaritzea eta elkarren erreferentzia izateko gogoeta piztea.
Gure programetan parte hartu nahi baduzu, egon adi gure sare sozialei edo harpidetu gure Newsletterean.
A19 - 11 Kafe
Azaroaren 19a Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Eguna da. EmakumeEkin elkartearen bidez, emakumeok lideratutako ekintzailetza agerian jarri eta aldarrikatu nahi dugu, “11 Kafe” izeneko ekimen berria sustatuz.
Bestelako jardunaldiak
Elkarte gogotsua gara: emakume ekintzaileentzako jardunaldiak, mintzaldiak eta prestakuntzak diseinatu, kudeatu eta antolatzen ditugu: