Gira Mujeres programa
Gira Mujeres programa Nazio Batuen helburuen arabera taxutu da, emakumeon lidergoa sustatzeko eta gure urratsak ekintzailetzara bideratzeko helburuz. Mundu-mailako 5by20 izeneko konpromiso horren eskutik, 2020an baino lehen 5 milioi emakume ahalduntzeko ekintzak sustatu ziren. Eta, orduan, Espainian eta Portugalen GIRA Mujeres sortu zen.
Ekimen hori “Emakumeen Ahalduntze Ekonomikoko Mundu-mailako ekimen onenen”tzat jo zen Lidergoari buruzko Foro Ekonomikoan.
Negozio-ideia batetik abiatuta ekiteko asmoa duten edo prozesu horretan dauden emakumeak dira programaren jasotzaileak: bidera daitezen, autoezagutza lan dezaten eta negozioaren alderdiak xeha ditzaten, hasierako etapa hobeto bideratzeko.
Gira Mujeres programa EmakumeEkin elkarteak antolatzen du EAEn, eta Dona Activa Fórum elkarteak koordinatzen du, Fundación Coca-Cola fundazioaren laguntza eta finantziazioarekin.
Programaren helburuak
Gira Mujeres programaren helburua da ekintzailetzako genero-arrakala murriztea eta emakumeon ahalduntze ekonomikoaren alde egitea. Programan zehar, autoezagutza, motibazioa eta sortzeko ahalmena jorratzen dira.
Ekintzailetzari buruzko oinarrizko tresnak ematen dira, eta ezagutzak eta esperientziak jakinarazten, ekintzaileek ondorengo faseetan ekintzailetzarekin loturiko gaiei buruzko oinarri sendoagoak izan ditzaten.