Nor gaRA

Euskadiko emakume ekintzaile eta enpresarion elkartea da EmakumeEkin, eta emakumeok lideratutako ekintzailetza sustatu eta garatzearen alde lan egiten du.

EmakumeEkin sareko partaide izan nahi al duzu?

Egin zaitez bazkide!

 

EmakumeEkin elkarteaz

Ba al dakizu zein den gure izenaren jatorria?“EmakumeEkin”hitz-jokoa da: “emakume”berba eta “ekin” aditza· batu ditugu, eta “emakumeekin batera” esanahia ere badu izenak.

Irabazi-asmorik gabeko eta ikuspegi feministadun elkartea gara. Emakume ekintzaile batzuek sortu zuten 2013an, eta profesionalok osatzen dugu egun. Gure ekintzailetza-proiektuekin aurrera egin nahi genuen, eta ohartu ginen gure mugek genero-desberdintasunetan zutela jatorria.

Ekintzailetzan emakumeok ikusgai ez egoteak eta emakumezko ekintzaile-erreferentziarik ez izateak eragindako kezkak martxan jarri gintuen, baita gure artean sareak sortzeak onurak ekarriko dituela uste izateak ere.

Euskadiko emakume ekintzaileei lagun egiten diegu eta komunitatea sortzen dugu. Emakume ekintzaileontzako ekitaldiak diseinatu eta dinamizatzen ditugu, hala nola topaketak, jardunaldiak, aholkularitza-saioak, programak eta kolaborazioak beste enpresa edo erakunde batzuekin, konfiantzan eta “ez juzgatzean” oinarritutako giroan, genero-ikuspegitik.

Elkartearen talde eragilea

Elkarte-lana beren enpresa edo negozioekin batera uztatzen duten bazkideek osatzen dute talde eragilea. Ezagut gaitzazu!

Izaskun Rama

Izaskun
Rama

Elkarteburua.
Programak diseinatu eta koordinatzen ditu.

Linkedin logo
Adelaida Navaridas

Adelaida
Navaridas

Elkarteburuordea.
Programak diseinatu eta koordinatzen ditu.

Linkedin logo
Marian Eguskiza

Marian
Eguskiza

Altxorzaina eta finantza-kudeatzailea.

Linkedin logo
Carmen Castro

Carmen
Castro

Idazkari teknikoa, ekitaldiak antolatzen ditu.

Linkedin logo
Patricia Baena

Patricia
Baena

Proiektuak kudeatzen laguntzen du.

Linkedin logo
Nagore García de Vicuña

Nagore
García de
Vicuña

Prentsaz eta hedabideez arduratzen da.

Linkedin logo

Elkartea bertatik bertara ezagutu nahi al duzu?

Manifestua

Hosltee Manifest manifestu ezagunaz egin dugun moldaketan dago islatuta oztopoez dugun ezagutza, zalantzak hartzen gaituen edo lotsa kendu behar dugun une horietarako. Begiratu bat eman gure esaldi-bildumari!

Manifestua Emakumeekin

Emakumeekin irudietan