A19

Azaroaren 19an Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aldarrikatzeko egun berezia da EmakumeEkin elkarteko kide garen emakumeontzat . Nazio Batuen Erakundeak finkatu zuen egun hori, 2014an, gizartea sentikortzeko emakume ekintzaileok enpresa- eta finantza-arloan aurre egin behar izaten diegun oztopoekiko.

A19a - Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Eguna dela eta, EmakumeEkin elkartean jarduera-agenda potoloa antolatu ohi dugu, emakumeok lideratutako ekintzailetza agerian jartzeko asmoz.

Jarduera horien artean, 11 Kafe izeneko ekimena bururatu zitzaigun: EAEko hainbat udalerritan world kafea egiten da, jardueren atsedenaldietan, hain zuzen, goizeko 11:00etan. Ekimen horren bitartez, toki esklusiboa faboratu nahi dugu, emakume ekintzaileek beren premiak erdian jar ditzaten, esperientziak eta funtsezko gaiak parteka ditzaten, kontzientziatzen lagun diezaieten, eta beren negozioak hazten lagunduko dieten sare profesionalak susta ditzaten.

11 Kafe ekimenean, emakume ekintzaileok 5-10 kideko taldetan biltzen gara, bideratzaile batekin, eta horrek solasaldiak dinamizatzen ditu eta prozesuan sortzen diren gaiak bideratzen laguntzen du. Parte hartu nahi duten emakume ekintzaile guztientzat dago zabalik jarduera.

Azaroaren 19ko jarduera–agendak Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen laguntza du.

Emakunde

A19a - 11Kafe

A19aren
helburuak

Azaroaren 19a ospatzeko egiten diren jardueren helburuak hauek dira: emakumeok lideratutako ekintzailetza agerian jartzea eta sare profesionalak sustatzea.

Hots, elkartzea, elkar ezagutzea, elkarrekin mintzatzea eta tokian tokiko sareak sortzea emakume ekintzaileon artean.

Argazki-galeria

Lotutako edukia