A19 - 11Kafe: 2021eko edizioa

Urr 28, 2021

| A 19
19N - 11Kafe: edición 2021

EmakumeEkinek aurrera jarraitzen du emakumeak buru dituen ekintzailetza ikusarazteko zereginean. A19, Emakume Ekintzaileen nazioarteko eguna, dela eta, aste horretan egingo diren bi jarduera proposatzen dizkizugu. Jarduera hauek Emakunderen babesa dute.

Aurten Emakume Erreferenteak izateko beharra aldarrikatzen dugu. Erreferente gehiago, ikusgarriagoak, askotarikoagoak. Presente izan behar ditugu, urrunekoak eta hurbilekoak, antzinakoak eta gaur egungoak, hainbat arrazoirengatik, zeren eta…

  • Pentsatzen dugu: “Hark ahal izan bazuen, nik ere ahal dut”. Erreferenteak ezagutu eta aitortzea baliagarria da gure irizpidea indartzeko, hain bakarrik ez sentitzeko eta geure burua besteen ibilbideetan islatuta ikusteko. Badakigu etorkizuneko emakume belaunaldien iruditeria gaur eraikitzen dela. Estereotipoetatik aldendutako erreferente ekintzaileak ikusmiran izateak iruditeria askotarikoagoa eta errealagoa eraikitzen laguntzen digu.
  • Horiek gabe, zeure familiako, zeure lagunen arteko eta zeure zirkuluetako ekintzaile bakarra zarela sentitzen duzu. Isolamendutik irtetea zeure burua ekintzaile gisa onartzea ere bada, eta ikusten direnak baino askoz gehiago garela ohartzea. Arrakastaren narratibei errealismoa eman behar zaie. Ez da ohikoa gauetik goizera iristea, eta ez dago porrota erromantizatu beharrik. Bizipenen bidez ikasteko prozesua da. Gainera, definizioak pertsonala eta besterenezina izan behar du.
  • Errealitatea da negozio-eskoletan, unibertsitateetan, hedabideetan, fikzioan… ikusten diren ekintzaileak berez daudenak baino askoz gutxiago direla. Eta, gainera, agertzen diren erreferenteek estereotipoei eta sinplifikazioei erantzuten diete sarritan.

Emakumeeting irekia

15 astelehenena, 12:00-etatik 13:30-era, online formatua - Zoom. Egun batzuk lehenago, saiorako Zoom lotura bidaliko dizugu. Egun horretan, 11:00etan, kafea hartzeko atsedenaldia izatea nahi dugu, atsedenaldi horretan emakume ekintzaileak elkartu eta kontzientziatzen laguntzen duten gai garrantzitsuei buruz hitz egin dezaten. Aurten hizketagai izango dugu nortzuk diren nire erreferenteak gaur egun, zertarako behar ditudan eta zertan laguntzen didaten.

Azaroaren 11 baino lehen eman behar da izena.

Emakumeeting, irekia bertaratu nahi duen emakume elkartekide, ekintzaile eta enpresaburu orori, eta ekintzaile izateko asmoa duen emakume orori. Emakume erreferenteei buruz mintzatuko gara. Historian zehar izan diren emakume asmatzaile/ekintzaileei buruzko azalpenak emango ditugu, eta, horrez gain, aurreko belaunaldietako hurbileko erreferenteei buruzkoak, gaur egungo ekintzaileei buruzkoak eta moldeak hausten ari diren edo eredu gisa balio duten emakume gazteei buruzkoak ere bai. Erreferenteak ikusaraztea, parte hartzen duen ekintzaile bakoitzak bere burua entzun dezan eta ikus dezan zertan islatzen den (hau da, gogoeta kolektiboko lan praktiko indibidual bat egingo da).

11 Kafe

19 ostirala, 11:00-etatik 12:00-etara, aurrez formatua. Egun batzuk lehenago, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, aukeratutako lekuaren helbide zehatza gogorarazteko.

Izena azaroaren 17a baino lehen eman, eta hiria aukeratu behar da: Bilbo | Donostia | Gasteiz.

Donostia eta Gasteiz, 11:00etatik 12:00etara.

Bilbo, 11:00etatik 12:00etara kafea. Ondoren, “Visibles/ Ikusgai”, solasaldi bat ezagutu nahiko dituzun hiru erreferenterekin (12:00etatik 13:30era). Bilboren kasuan, 11 Kafe osatzeko, erreferente garrantzitsuak diren hiru emakumerekin hitz egingo dugu (laster jakingo duzu nortzuk).

Elkartzeko, gure sare profesionala indartzeko, kezkak partekatzeko, laguntza sentitzeko, zubiak eraikitzeko eta, aldi berean, geure burua ikusgai jartzeko aukera da. Autonomoa, enpresaburua, artista, abokatua, merkataria, freelancea, arkitektoa, programatzailea, aholkulari fiskala… zarena zarela. Zeure kontura lan egiten baduzu, anima zaitez!

Animatu eta parte hartu 2021eko Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Egunean.