19N - 11Kafe: 2019ko edizioa

Urr 17, 2019

| A 19
19N - 11Kafe: edición 2019

EmakumeEkinek aurrera jarraitzen du emakumeak buru dituen ekintzailetza ikusarazteko zereginean. A19, Emakume Ekintzaileen nazioarteko eguna, dela eta, aste horretan egingo diren bi jarduera proposatzen dizkizugu. Jarduera hauek Emakunderen babesa dute.

11 Kafe

Azaroa 19 , 11:00-etatik 12:00-etara, aurrez formatua. Egun batzuk lehenago, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, aukeratutako lekuaren helbide zehatza gogorarazteko. Egun horretan, 11:00etan, kontzientzia hartzen laguntzen duten gako-gaien inguruan elkartu eta aritzeko, emakumeek kafea hartzeko tartea egin dezaten nahi dugu. Aurkezpen txanda laburra egingo da eta elkarrizketotan mintzagai izango diren lau gako-gaiak azalduko dira. Talde bakoitzak nahieran aukeratuko du zein gairen inguruan hitz egin nahi duen. Beharrezkoa balitz, bideratzaileek gaitegia zentratzen lagunduko lukete.

Gutxienez, 11 bideratzaile behar ditugu, nork bere herri edo auzoan #11Kafe antolatzen lagun diezagun. Bideratzaileek ekimena euren ingurune hurbilean -eta ez hain hurbilean- zabalduko dute eta elkarrizketa dinamizatuko dute. Hain zuzen ere, egun horretan EmakumeEkin-ekiko lotura beraiek izango dira (bazkideak izan zein izan ez).

Lekua bideratzaileek zehaztuko dute. Ahal izan ezkero, emakumeek gobernatutako kafetegi edo tabernetara joango gara, beraiek ere esperientzian parte hartzeko aukera izan dezaten.

  • Elciego – El Olivar. Norte Kalea 10, 01340 Eltziego.
  • Llodio – Arkupe. Herriko Plaza 4, Laudio, Araba.
  • Gasteiz – Amatter. San Francisco 5, 01001. Vitoria- Gasteiz.
  • Donostia – Taba (Tabakalera). Mandasko Dukearen Pasealekua 46, 20012 Donostia.
  • Bilbao – Charamel Gozotegia, Jardines Kalea, 2. 48005 Bilbo.
  • Getxo – The Willow. Calle Mercedes 28, 48930 Getxo, Bizkaia.
  • Santurtzi – La Capi Gourmet. Juan Jose Mendizabal Plaza, 48980 Santurtzi, Bizkaia.
  • Tolosa – Saikin 3 Batxiler Zaldibia Kalea, 1, 20400 Tolosa.
  • Durango – Kafe Antzokia. Landako Etorbidea 4A, 48200 Durango. Bizkaia.
  • Arrasate – Ogiberri Gelma. Araba Etorbidea, 1. Arrasate.
  • Zarautz – Oneka Gastroteka. Zigordia Kalea, 10. 20800 Zarautz.

EmakuMeeting-etan guztiak ez elkartzea eragiten duten arrazoiak ugariak dira (sakabanaketa geografikoa, ordutegiak, zaintzen zamaren banaketa desorekatua…). Eta hau elkarketa bideratzeko aukera da, norbere auzoan, norbere herrian.

Autonomoa, enpresaburua, abokatua, merkataria, freelancea, arkitektoa, programatzailea, aholkulari fiskala… zarena zarela ere, zeure kabuz lan egiten duzun emakumea bazara, anima zaitez! Erabaki ezazu parte hartu nahi duzun ala elkarrizketa baten bideratzailea izan nahi duzun.

EmakumeEkin-en bazkide izan behar dut parte hartzeko? Ez, edozeinentzat zabalik dago.

Kafeak bideratzeko, ezer berezirik behar dut? Ez derrigorrean. Negozio propioa izanik, ekimenean laguntza eman nahi duen edozein emakumek egin ahal du. Sareetan ekimena ikusarazteko talde bakoitzak #hashtag batekin argazki bana igoko du. Oraingoz, gorde ezazu data zeuretzat. Ekimenerako izena emateko modua (dohainik) aurrerago jakinaraziko dizuegu.