ANDREkintzailea programa

ANDREkintzailea programa aitzindaria da, eta emakume ekintzaileek lideratutako enpresak sendotzeko helburuz, lagun egitea, prestatzea eta sormena bultzatzen ditu.

ANDREkintzailea programa Bizkaiko emakume ekintzale eta enpresarientzat sortu da, beren enpresen hainbat aldetan eboluzionatzeko. Metodologia partizipatibo eta berritzailean oinarrituta dago programa.

2014an sortu zen BFA Eragileak programarekin batera, emakumeen ekintzailetzan lanean ari diren eragileekin –hala nola unibertsitateak, Garapen Agentziak eta Behargintza– genero-ikuspegia jorratzeko.

Programa Bizkaiko Foru Aldundiak lideratzen eta Bilbao Metropoli-30 erakundeak koordinatzen du. EmakumeEkin Elkartearen eta Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen (AED) laguntza du.

ANDREkintzailea programa

Bilbao Metropoli 30Foru Aldundia Bizkaia - Diputación Foral de BizkaiaAsociación de Empresarias y Directivas de Bizkaia

Programaren helburuak

ANDREkintzailea programaren helburuak hauek dira: emakumeek zuzendutako enpresak sendotzen eta agerian jartzen laguntzea; emakume ekintzaileen artean laguntza-sareak, sinergiak eta itunak sortzea, eta genero-oztopoak gainditzea. Programak, hortaz, salmentak igotzea, elkar ezagutzea eta ekiteko prozesuan elkarri laguntzea sustatzen ditu.

Programan zehar, networking jarduerak, prestakuntza-tailerrak eta coaching eta mentoring saio pertsonalizatuak egiten dira. Gaiak jorratzen dira, besteak beste, lidergoari, estrategia digitalari, komunikazioari, enpresa- eta finantza-kudeaketari, nazioartekotzeari edo sormenari buruz.

Emandako prestakuntza lau modulutan egituratzen da: enpresa-kudeaketa (I. multzoa), salmentak (II. multzoa), online estrategia (III. multzoa) eta sormena eta prestakuntza osagarria (IV. multzoa). Era berean, programaren partaide ez diren emakume ekintzaile eta enpresarientzako ekitaldiak ere antolatzen dira.

Programa urtero egiten da, 2014an sortu zenetik gaur arte.

Hortxe, ANDREkintzailea programaren onurak:

Elkarrekiko konfiantza-sarea bultzatzen du: ekintzailetzan garrantzizkoa da behar denean norbaitengana jotzeko aukera izatea.

Autokonfiantza: nork bere lanaren balioa eta gainerako emakumeen balioa nabarmentzeak motibazioa “kutsatzeko efektua” sortzen du.

Kudeaketa errazten da eta erabakiak hartzen dira: prozesuan autogogoetarako uneak ere baude, erabakiak hobeto har daitezen.

Kontaktuak & Networking-a: zure kontaktu profesionalen sarea handitzea zure proiektuaren aukerak ugaritzea da.

Argazki-galeria