BFA Eragileak programa

Genero-ikuspegia aintzat hartuta ekintzailetzari buruzko jardunbide egokiak jorratzen dituen programa da BFA Eragileak. 2014an sortu zen, eta Bizkaian ekintzailetzan, enpleguan, berdintasunean eta genero-ikuspegian diharduten eta horien alde egiten duten erakundeak dira jasotzaileak.   EmakumeEkin elkartearen aburuz, ezinbestekoa da ekintzailetzarekin loturiko arloetan eragin positiboa izatea. Aukera-berdintasuna sustatuko duten eta, estereotipoetatik aldenduta, emakume ekintzaileak nahiz eredu berriak lortzeko buru-belarri lanean ari diren eragileak ahaldunduko dituzten politika publikoak taxutzen lagundu nahi dugu.

BFA Eragileak programa Bilbao Metropoli-30 erakundeak koordinatzen eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak sustatzen du.

Bilbao Metropoli 30Foru Aldundia Bizkaia - Diputación Foral de Bizkaia

BFA Eragileak programa

Programaren helburuak

BFA Eragileak programaren bidez, helburu hauek lortu nahi dira:

Motibazioa

Emakumeok aukera-berdintasunean lehia gaitezen jardunbide integratzaileen garrantziaz jabearazteko. Aldaketari ekiten jarraitzea bultzatzen da eta konpromiso indibiduala eta kolektiboa sendotzen dira.

Ideiak

Inspirazioa funtsezkoa da. Ekintzak taxutzen dira politika publikoen bitartez emaitza berriak lor daitezen.

Programan zehar (2014ko martxotik abendura bitartean), prestakuntza-saioak egin ziren, eta bilerak, tailer partizipatiboak, topaketak eta ekitaldiak dinamizatu, erakundeetako eragileentzat, eta lan- eta eztabaida-saio bat antolatu zen oztopoak aztertzeko eta jardunbide egokien eskuliburu bat egiteko oinarri teorikoak finkatzeko.   2015ean saio bat taxutu eta dinamizatu zen 2014an parte hartu zuten ekintzailetzako eragileentzat eta erakunde horietako arduradunentzat, beren erakundeetan emakumeek lideratutako ekintzailetza sustatzeko eta haien jardueretan genero-ikuspegia sartzeko garatutako ideiak eta ekintzak partekatzeko.

Argazki-galeria

Lotutako edukia

Jardunbide egokien eskuliburua

Jardunbide egokien eskuliburua