INNPower programa

INNPower inspirazioz beteriko bidaia da, ikaskuntzak eta aukerak bereganatzea helburu duena. Edizio bakoitzean, hiri bat eta leitmotiv bat aukeratzen dira, emakume eredugarri batzuek, proiektuen lider direnek, beren ikuspegia eman diezaguten, praktikaren eta esperientziaren eskutik.

Bizkaiko emakume ekintzaile eta enpresarientzat sortu da programa, beren egiteko moduari bultzada eman diezaioten eta beren negozioan berrikuntza txerta dezaten.

EmakumeEkin da INNPower programaren buru, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntzarekin

Foru Aldundia Bizkaia - Diputación Foral de Bizkaia

INNPower programa

Programaren helburuak

INNPower programaren bidez, emakume ekintzaileen berrikuntza eta ahalduntzerako gaitasunak jorratzen dira. Bi kontzeptuek, elkarrekin, ekitaldi paregabea sortu dute, ekintzaileek beren estrategian aurrera egin dezaten.
 
Programan zehar, gaur egun funtsezkoak diren hainbat gai jorratzen dira. Bi egun irauten du programak: lehenengoan, inspirazio-hitzaldiak antolatzen dira gonbidatutako emakume eredugarri bakoitzarekin. Bigarrenean, talde-dinamikak egiten dira, gaiak jorratzeko, dagokion unean aplikatuta.

Argazki-galeria

Lotutako edukia