INNPower Dublín - Bizkaia: 2022ko edizioa

Api 27, 2022

INNPower Dublin -Bizkaia: edición 2022

INNPower Dublinek Irlandaraino eramango gaitu bidaian. Aurreko edizioetan Auckland, Helsinki edo Amsterdamera joan gara. Bizkaitik irten gabe. Hiri horietan, erreferentzia diren emakumeek beren ikuspegiak ekarri dizkigute, inspirazio- eta prospekzio-bidaia batean. Bidaiatzeko modua iraulirik, aberastu egiten dugu gure ikaskuntza, lidergo era berriak topatzeko. Ikuspegi praktiko batetik irakasten digute beren ikuspuntua. Talde-laneko dinamikak baliatzen ditugu, eta, hala, iritziak partekatzen dira, enpatia eta lankidetza-espiritua garatzeko. Eta orobat ikasten dugu onartzen ekintzailetzak eta gure enpresen sendotzeak berekin nahitaez dakarten etengabeko aldaketa.

Lidergoaren kontzeptua birplanteatzea da aurtengo leitmotiva. Autentikotasun handiagoz hornitu eta modua izatea nor zaren definitzeko. Gogora ekarri lidergoak gure inguruan eragin ditzakeen balio positiboak. Hau da, zentzuz jardun lider gisa, baina hainbat mailatan (ekonomia, gizartea, ingurumena…). Autoezagutza landuko dugu, horrela erarik onenean definitzen zaituen lidergoa aurkitzeko.

Erreserba itzazu 2022ko maiatzaren 30a eta 31

  • Tokia: BIC Ezkerraldea – Barakaldo: Bizkaiko Labe Garaiak kalea 33.
  • Ordua: 10:00etatik 15:00etara.
  • Bizkaiko emakume ekintzaile eta enpresariei zuzendua.

EmakumEkin elkartearen programa bat, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak babestua. Oso plaza gutxi. Inplikazioa behar da, eta denbora eta ahalegina inbertitzea. Horren truke, inspirazioa eta konexio berriak lortuko dituzu.

INNPower Dublín Bizkaia programazioa

Programaren jarduerak honako hauek izango dira.

Maiatzak 30.

  • Inaugurazioa 10:00-10:30 Ainara Basurko Urkiri foru-diputatua.
  • 10:30-13:00 inspiraziorako hitzaldiak.
  • 13:00-13:30 kaferako etenaldia.
  • 13:30-15:00 hitzaldia eta amaiera-ekitaldia, Miren Lauzirika, EmakumeEkin elkarteko presidentea.

Maiatzak 31.

  • 10:00-12:00, tailerra, aurreko eguneko hausnarketak praktikan jartzeko.
  • 12:00-12:30, kaferako etenaldia.
  • 12:30-14:30, tailerraren jarraipena.
  • 14:30, ondorioak eta amaiera-ekitaldia, Itziar Zubizarreta Hormaeche, BFAko Enpresa Sustapeneko Zerbitzua.


INNPower Dublín 2022ko programan izena emateko epea itxita dago. Adi egon gure sare sozialei edo harpidetu zaitez Newsletterrera etorkizuneko edizioen berri izateko.

Compártelo si te ha gustado y suscríbete a nuestra Newsletter

Partekatu gustatu bazaizu eta harpidetu gure Newsletterrera