EmakumeEkin elkartearen 10. urteurrena

Mai 8, 2023

Emakumeekin décimo aniversario

Elkarteak 10 urte bete ditu, eta gertaera gogoangarri hori ospatzeko irrikitan gaude, baita EmakumeEkin-en berotasun bereizgarria sentitzeko ere.

Hori ospatzeko, BilboRock (Bilbao) aretoa aukeratu dugu, oso toki berezia, elkartearen hasieran zeregin nabarmena izan baitzuen; izan ere, bertan antolatu zen EmakumeEkin-en lehen ekitaldi nagusia, 2016an, lehenengo Nesk-Working-a (nesken arteko Networking-a), zeinean 100dik gora emakume ekintzaile batu ginen. Eta Twitter-ean trendic topic izan ginen.

Haiek oroitzapenak! Ba, hasiera besterik ez da izan… 10 urteotan gauza harrigarriak gertatu direlako!

Elkartearen hastapenak

2013an ekin zion ibilbideari EmakumeEkin-ek, 6-8 emakume batzuen eskutik. Elkartu egiten ziren, horietako asko, Ikea-ko kafetegian, ekintzailetzarekin zerikusia zuten alderdiez mintzatu eta mihiz hausnartzeko, eta zeregin hori nork bere lanarekin uztartzen zuen. Ederrak izan ziren hastapenak, eta emakume guztiek maitazarrez gogoratzen dituzte.

Ordu-mordoa eman ditugu elkartearen kontuetan, talde eragilearen partaide izan diren emakume askorekin, eta haiei esker sendotu da EmakumeEkin ikuspegi partizipatibo, feminista eta eraldatzailearekin.

Donostiarako bidean Euskotren bagoi batean Neskworking bat egin dugu, programa eta ekitaldi ugari abiarazi ditugu ehunka emakume eta enpresa eraldatzen laguntzeko, gogoeta egiteko eta esperientziak partekatzeko kafeak hartu ditugu, beste ekimen batzuk ezagutzeko bidaiatu dugu, dozenaka elkarrizketa egin ditugu elkartekideok hedabideetan eta beste herrialde batzuetako emakume nabarmenak gurera etorri dira. Eta dirulaguntzak WhatsApp bidez idatzi ditugu ere!

EmakumeEkin-en eraldaketa

Sare sozialen, web-gunearen, blogaren eta urteotan egindako hainbat programaren bidez gure buruak ezagutzera emateak, hazten jarraitzen eta arazo berberak dituzten beste emakume ekintzaile batzuk ezagutzen lagundu digu.

140 elkartekide dira EmakumeEkin sarearen partaide.

Halaber, urteotan kontzeptu asko sortu dira. Izan, ere, urteotan zerbait egin badugu, arazoak antzematea izan da, ikuspegi feminista baten bidez elkarrekin ala banaka konpontzeko. Hortaz, hori guztia adierazteko, berbak eta esaldiak sortu ditugu, hitz berriak EmakumeEkin eran, alegia:

  • “Txikipequeñismo”.
  • “Metaculpa.”
  • “Autorregateo.”
  • “Visibilina “ edo “Vitamina V”.
  • “Si pienso en bajar un precio, lo subo”.

Hamargarren urteurrena ospatzeko, gure marka-irudia aldatu eta web-orri berria sortu dugu, EmakumeEkin-en hasierako funtsari eutsita, baina orain garen elkartearen isla gisa. Era berean, aukera honetaz baliatu gara Juntas film labur edo dokumentalaren estreinaldia partekatzeko: ikus-entzunezko pieza berezia elkartearentzat, zeinaren bidez ibilitako bidea eta gure bizipenak partekatzen ditugun.

Gure artean eta guretzat: Juntas, elkarrekin. Elkarrekin eraiki ditugulako genero ikuspegidun ekintzailetzaren oinarriak.

Baita 10 urteotan laneko bidaide ditugun erakundeei, EmakumeEkin-en konfiantza izan dutenei. Gure erakundearen funtsaren parte zarete, gure helburua betetzen lagundu duzuelako.

Compártelo si te ha gustado y suscríbete a nuestra Newsletter

Partekatu gustatu bazaizu eta harpidetu gure Newsletterrera