Zure burua adierazteko modua entrenatzea ere lidergo-modu bat da.
EmakumeEkin-en uste dugu komunikazioa ez dela tresna bat soilik, baizik eta ekintzailetzaren funtsezko zatia. Ondo komunikatzeak zure lana ikusgarri egitea esan nahi du, mugiarazten zaituen hori transmititzea eta egiten duzunaren balioa defendatzea. Baina, bizitzan zehar jaso ditugun mezu eta dinamiken ondorioz, askotan zaila da norberaren modua aurkitzea horretarako.
Horregatik jarri dugu abian ikastaro hau: komunikazio-gaitasunak lantzeko konfiantzazko ingurune batean, ikuspegi praktiko batetik eta lan-eremuan emakume izateagatik aurrez aurre izaten ditugun erronkak kontuan hartuta.
Zertan datza ikastaro hau?
Ikastaro honek aktore-lanaren entrenamendutik hartutako tresnak uztartzen ditu ekintzailetzaren, lidergoaren eta bezeroekin harremanaren egunerokoarekin. Ez da antzeztea, baizik eta zure ahotsarekin, gorputzarekin, presentziarekin eta egoteko moduarekin konektatzea. Esaten duzunaren eta transmititzen duzunaren artean segurtasuna eta koherentzia irabaztea da helburua.
Esperientziatik eta jolastik abiatuta lan egingo dugu, dagoenetik hasita komunikatzeko dugun gaitasuna zabaltzeko.
Nori zuzenduta dago?
Zuri, baldin eta:
- Zure negozioan, formakuntzetan edo bileretako komunikazioa hobetu nahi baduzu.
- Bideoak grabatzea, aurkezpenak egitea edo jendaurrean hitz egitea kostatzen bazaizu.
- Zure mezua ez dela beti nahi bezala iristen sentitzen baduzu.
- Segurtasun eta presentzia gehiagorekin komunikatu nahi baduzu, zure izateari uko egin gabe.
Ez da beharrezkoa aurretiko esperientziarik izatea. Probatzen eta taldean ikasten hasteko gogoa baino ez duzu behar.
Informazio praktikoa
Hasiera: Azaroaren 11
Tokia: Espacio Invisible (Bilbo)
Ordutegia: Asteartero, 14:00etatik 15:30era
Iraupena: Azarotik ekainera (eskola-egutegiaren arabera: jaiegunetan eta oporretan ez da saiorik izango)
Prezioa:
80 €/hilabete EmakumeEkin-eko bazkideentzat
100 €/hilabete bazkide ez direnentzat
Plaza mugatuak, talde-esperientzia zaindu ahal izateko.
Gidaria: ena fernández
Ena Fernández zuzendaria, aktorea eta formakuntza-emalea da. Arte Dramatikoan lizentziatua da Canterbury-ko Kent Unibertsitatean eta hainbat espezializazio egin ditu geroztik. Sormen garaikidearekin eta ikerketa eszenikoarekin harreman estua du.
Espacio Invisible-ko sortzailekide eta zuzendaria da, eta bertan arte-esperientzia eta garapen pertsonal/profesionaleko prozesuak uztartzen ditu. Bere lanaren ezaugarri nagusiak diziplinartekotasuna, prozesuen zaintza eta konfiantzazko espazioak sortzeko gaitasuna dira.
Maila internazionalean garatu ditu proiektuak eta gaur egun aktoreen zuzendari, irakasle eta ekintzaile lanetan dihardu.





