INNPower Auckland - Bizkaia: 2021eko edizioa

Ira 13, 2021

INNPower Auckland - Bizkaia: edición 2021

INNPower Auckland Bizkaia inspirazio-bidaia bat da, hainbat ikaskuntza eta aukera eraman ditzazun. Edizio bakoitzean hiri bat eta Leit-Motiv bat aukeratzen ditugu, erreferentzia diren bertako emakumeek beren ikuspegia praktikatik eman diezaguten. Talde-tailerreko dinamikekin osatzen dugu, metodologia eta lana eginda eraman ditzazun.

EmakumeEkinen programa bat, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren eskutik.

INNPower Auckland, (Zelanda Berria), Bizkaiaren edizio honetan gai garrantzitsu bat landuko dugu: nola egin aurrera gure enpresekin egungo testuinguruan. Oraingo egoera berria da, baina etorkizuna bistaratu behar da aurrera egiteko. Horregatik prestatu dugu programa hau, zure negozioa iraunkorragoa egiteko baliabideak eta tresnak eraman ditzazun.

Erreserbatu 2021eko urriaren 4a, 5a eta 6a – INNPower Auckland Bizkaia

  • Tokia: Online.
  • Norentzat: Bizkaiko ekintzaileak eta enpresaburuak.
  • Parte hartzeko bi era dituzu:
    • Ordutegia: 09:30-13:00 hitzaldien eta tailerraren programa osoa zure enpresari aplikatuta.
    • Inspirazio-hitzaldiak bakarrik 09:30etik 11:00etara.

Inspirazio-hitzaldiak: egunero bat, erreferentzia diren Helsinkiko hiru emakumerekin.

YouTuben, irekian; ez da aldez aurretik izena eman behar. 09:30etik 11:00etara.

Hizkuntza: ingelesez, azpititulu automatikoekin. Gure hizlariei zuzenean galderak egin ahalko dizkiezue (laster, xehetasunak emango dizkizuegu). Laster, edizio honetarako gonbidatutako erreferentziazko emakumeak zein diren adieraziko dugu.

Ezagutu Bizkaiko INNPower Auckland-eko hizlariak.

Ispirazio-hitzaldiak, tailerrarekin, zure enpresari aplikatuta.

Hitzaldi bakoitzaren ondoren, jorratutako gaiak lantzeko, ekintzaile edo enpresaburu bakoitzaren egoerari aplikatuta. Aukera honetan, hiru egunetan programa osora joan behar da. Lana eginda eraman dezazun. Izena eman behar da. Plaza oso mugatuak. Tailerrak online dira, Zoom bidez.

Programa osoan parte hartzeko baldintzak: Bizkaian dagoen enpresa-jarduera batean alta emandako emakumeak.

Zer da INNPower?

INNPower Auckland, (Zelanda Berria), – Bizkaia EmakumeEkinek Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailarekin batera prestatutako programa berritzailea da. Bidaiaren norabidea alderantzikatzea da, zentzuz berritzeko. Urtero, erreferentziak diren hiri bateko emakumeak ekartzen ditugu, bakoitzak bere egiteko modu bereizgarriarekin.

INNPower 2021eko programan izena emateko epea itxita dago. Egon adi gure sare sozialei edo harpidetu buletinera hurrengo edizioen berri izateko.

Compártelo si te ha gustado y suscríbete a nuestra Newsletter

Partekatu gustatu bazaizu eta harpidetu gure Newsletterrera