INNPower ikaskuntzara eta aukeretara eramango zaituen inspirazio-bidaia da. Edizio bakoitzean hiri bat eta leitmotiv bat aukeratzen ditugu bertako emakume erreferenteek praktikatik euren ikuspegia eman diezaguten. Talde-tailerreko dinamikekin osatzen dugu, ateratzerakoan metodologia eta lana eginda eraman ditzazun.
Aurreko edizioetan Dublin, Auckland, Helsinki edo Amsterdamera bidaiatu dugu.
INNPower-en edizio hau Berlinen (Alemania) izango da eta une honetan giltzarria den gai bat landuko dugu: bistaratzea, finkatzeko.
Sormenezko bistaratzeari ekingo diogu, geure helburuak lortzeko eta gure negozioen norabidea ezartzeko teknika gisa. Norberaren egiteko modua indartzea eta hortik abiatuta erronkei aurre egitea. Etorkizuna bistaratu behar dugu garatu ahal izateko.
ERRESERBA ITZAZU 2023KO EKAINAREN 5 ETA 6A
- Tokia: BIC Ezkerraldea – Barakaldo: Altos Hornos de Bizkaia kalea, 33.
- Ordua: 10:00etatik 14h30etara.
- Bizkaiko emakume ekintzaile eta enpresaburuei zuzendua
EmakumeEkinen programa bat, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntzarekin garatzen dena. Plaza oso mugatuak dira. Inplikazioa eta denbora eta esfortzua inbertitzea behar dira. Trukean helburu eta arrakasta duen lidergo baterantz abiatzeko inspirazioa eta konexio berriak lortuko dituzu.
INNPOWER BERLIN – BIZKAIAREN PROGRAMAZIOA
Programaren jarduerak honako hauek izango dira:
Ekainak 5.
- Hitzaldiak ingelesez izango dira, ez dago itzulpen zerbitzurik.
- 10:00-10:30 inaugurazioa Isabel Sarrionandiarekin, Enpresak Sustatzeko Zerbitzuko buruarekin.
- 10:30-11:35 hitzaldia Carolyn Brand-ekin.
- 11:35-12:40 hitzaldia Leitha Matz-ekin.
- 12:40-13:10 etenaldia bruncha.
- 13:10-14h:15 hitzaldia Marie-Pascale Gafinen-ekin.
- 14:15-14:30 amaiera, EmakumeEkinen eskutik.
Ekainak 6.
- 10:00-12:00 workshopa Miren Lauzirikarekin.
- 12:00-12:30 etenaldia bruncha.
- 12:30-14:00 workshopren jarraipena.
- 14:00 ondorioak eta itxiera, Itziar Zubizarreta Hormaecheren eskutik, BFAko Enpresa Sustapena.
Edizio honetan, nobedade gisa, saio bakarrera edo bietara joan zaitezke.
Ezagutu itzazu INNPower Berlin – Bizkaiako txostengileak-hizlariak
Dagoeneko ezagutzen ditugu INNPower Berlin - Bizkaia programan parte hartuko duten hizlariak. Sakonago ezagutu nahi dituzu?
Carolyn Brand (Personal growth consultant).
“I help Women in Business build their negotiation skills to succeed.”
Carolyn Brand hazkunde pertsonalerako aholkularia eta hizlari inspiratzailea da, eta emakumeei beren buruaz seguru egoten eta beren helburuak lortzen laguntzen die. Aurreiritziei aurre egiten dienean aparteko energia eta motibazioa ditu, emakumeei benetakoak, seguruak eta ausartak izaten lagunduz.
Leitha Matz (Finnmarie-ren sortzailekidea).
“Your Money. Your Power. Your Way.”
Leitha Matz Finmarie-ren sortzailekidea da, Alemaniako FinTech enpresa nagusia, emakumeak zerbitzatzea helburu duena. Bere konpromisoa emakumeei finantza-hezkuntza eta autodeterminazioa ematea da euren finantza-etorkizunaren plangintzan.
Gainera, lider eta mentore digitala da eta 20 urteko esperientzia du produktuen eta programen kudeaketan, eta beste batzuekin lankidetzan "Mind The Gap" topaketa-taldea sortu zuen emakumeen finantza-hobekuntzarako. Era berean, boluntarioa izan da Grace Academyko mentore gisa, eBay Startup Cupeko startupen aholkulari/epailea eta Techstars METRO eta Target startupen azelerazio-programen mentorea.
Marie-Pascale Gafinen (Gafinen-en sortzailea).
“Dream Big … and take a snapshot.”
Marie-Pascale Gafinen Gafinen-en sortzaiilea da, gai sozialak eta ekologikoak komunikatzen dituen ilustratzailea eta idazlea. HBKsaar-en diplomatua eta Vienako Natur Baliabideen eta Bizitza Zientzien Unibertsitatean lizentziatua da.
Prestakuntza du komunikazioaren diseinuan, ingurumenaren kudeaketan eta baliabide biologikoetan. Scribing-a eta soziodrama bezalako ekintza-metodoak uztartzean eta munduko arazo handiei, esaterako larrialdi klimatikoa edo COVID pandemia, zentzua emateko nola erabiltzean oinarritzen da bere interesa.
INNPower Dublín 2022ko programan izena emateko epea itxita dago. Adi egon gure sare sozialei edo harpidetu zaitez Newsletterrera etorkizuneko edizioen berri izateko.