INNPower Ámsterdam - Bizkaia: 2019ko edizioa

Ira 3, 2019

INNPower Amsterdam - Bizkaia: edición 2019

Agian ez dakizu Design Thinking zer den, edo metodologia hori zerbait abstraktua dela uste duzu. Gerta daiteke sakon ezagutzea baina zure enpresan inoiz ez aplikatzea. Zure kasua gorabehera kontua da zuri, oraindik ere zure enpresan gauzak ondo egitea gustatzen zaizulako eta zure bezeroei onena ematearen ahalegina egiten duzulako, metodologia hori aplikatzea interesatzen zaizula. Zertarako kontatuko dizugu.

InnPower Ámsterdam – Bizkaia programa berritzailea da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak diseinatu duena. Design Thinking (zure bezeroen beharrizanetan oinarritzen den berritze-prozesua) metodologiarekin lan egiten ikasteko eta Amsterdameko emakume erreferenteek zuzendutako negozioetan duen aplikazioa ikusteko ekimena da.

  • Erreserba itzazu 2019ko urriaren 7a eta 8a.
  • Tokia: BIC Bizkaia Ezkerraldea – Barakaldo: Altos Hornos de Bizkaia kalea, 33.
  • Norentzat den: Bizkaiko emakume ekintzaileak eta enpresaburuak.
  • Ordutegia: 9h00 – 15h00.
  • Plazak oso mugatuta daude. INNPower Bizkaian kokatuta dagoen enpresa-jarduera baten altan dauden emakumeentzat da.

Zure negoziorako ere bada? Design Thinkingek zertarako balioko dizun kontatuko dizugu

  • Gaur egungo errealitatea analizatzeko. Ikuspegia lortzea gauza zaila da zure jarduerari itsatsita bizi zarenean. Metodologia honekin zilegi da errealitatea analizatzeko era berria garatzea, etorkizunari begira urratsak emateko aukera ematen duten gakoak zehaztuz.
  • Zure enpresara pentsatzeko era berriak erakartzeko. Amsterdamen, pertsonengan finkatzen den berrikuntzan erreferentea den hirietako baten, metodologia hau imajina ditzakezun sektorerik berezienetan erabiltzen da. Hibridatzeko, berritzeko eta gero eta gauza hobeak eskaintzeko inspiratuko zaitu.
  • Arazo konplexuak beste era batera formulatzeko. Erantzun hobeak eman ahal izateko erronka bati beste ikuspegi batez ekiten ikasteak nora eta zertarako iritsi nahi duzun ondo ulertzen lagunduko dizu. InnPower-en erreminta zehatzak lortuko dituzu.
  • “Azkenean, edo desberdina edo merkea ” delako. Egiten duzuna baloratua izan dadin eskaintzen duzun horrek desberdina izan behar du eta, aldi berean, egokia zure publikoarentzat. Design Thinking-ek aukera ematen dizu fokua profil desberdinetan jartzeko eta zer nahi duten ikusteko.
  • Buruan ez zenituen zerbitzu berriak asmatzeko. Oso ondo egokituko dira “zeintzuk dira nire bezeroek dituzten beharrizan errealak” deitzen den esparrua esploratu ondoren diseinatuta egongo direlako. Design Thinking-en magiaren abiaburua zuk nola egiten duzun pentsatzeari uztea eta zure bezeroari “zer gertatzen zaion” eta “zer sentitzen duen” “zer behar duen” pentsatzen hastea da.


Innpower Ámsterdam- Bizkaia 2019ko programan izena emateko epea itxita dago. Adi egon gure sare sozialei edo harpidetu zaitez Newsletterrera etorkizuneko edizioen berri izateko.

Compártelo si te ha gustado y suscríbete a nuestra Newsletter

Partekatu gustatu bazaizu eta harpidetu gure Newsletterrera