Zure buruari entzuteko tarte bat gorde agendan

Ots 9, 2018

zure buruari entzuteko

Ekintzaile edo enpresaria bazara, zu zeu zara zure nagusi, zure jefea, zure liderra. Eta ba al dakizu zer den lider on baten ezaugarrietako bat? Entzumena. Entzumena lantzea ezinbestekoa da besteekin ditugun harremanak arrakastatsuak izatea nahi badugu. Inor entzun aurretik, gure buruari entzuten ikasi beharko dugu.

Euskaraz, “ENTZUN” aditzak *ntsu soinutik dator. Soinu honek ULERTU adierazi nahi du.

Zer da ulertu behar duzuna? Zure burua, zure jokabidea, zure emozioak ulertzeko zer egiten ari zara?

Noiz izan da zure buruarekin zita bat izan duzun azkeneko aldia? Hau da, noiz egon zara bakarrik zure buruarekin, zer duen esateko entzuteko? Zertarako? Bi helburu betetzeko:

  • batetik, lanari dagokionez, zure enpresaren estrategia eta norabidea finkatzeko eta planifikatzeko. Maider Gorostidik honi buruz aholku batzuk ere ematen zizkigun: zein da zure helburua? Zure buruari entzuteko geratu al zara?
  • Eta Miren Lauzirikak argi esan digu: garrantzitsuena nora-bidea finkatzea dela. Ez al duzu denborarik garrantzitsuena egiteko?
  • bestetik, zure burua zaintzeko.

Unamunok esaten zuen: “pentsatu zure emozioak, eta sentitu zure pentsamenduak”.

Ezer egin aurretik, erabaki bat hartu baino lehen, pentsatu eta sentitu. Eta nola sentitzen zaren eta zer pentsatzen duzun, zuk zeuk baino ez dakizu. Profesional batengana jo dezakezu, lankide bat, mentore bat, psikologo edo coach batengana. Baina azken finean, erabakiaren aurrean, zurea da azken hitza.

Hortaz, NOIZ izan da azken aldia zure buruarekin bakarrik egon zarena? Bakarrik egotea ezinbestekoa da zure buruari arretaz entzun ahal izateko. Ekintzaile gehienak bakarrik lan egiten dugu. Baina bakarrik egon arren, gure burua besteengan dago jarrita: eskaintza egin behar diot bezero honi, bestearekin bilera egin behar dut, bankuari mailegua eskatu behar diot, mailing bat egin behar dut, post bat idatzi behar dut… Bakarrik EGON arren, besteengan pentsatzen gabiltza. Ez gabiltza horretaz mintzatzen. Zure burua lasaitu… Ahaztu egin beharrekoak, egin gabe daudenak…

Orain eta hemen, zu zeu zure buruari begiratu eta entzun. Presa barik. Ezer eskatu barik. Maitasunez. Begirunez. Eskerronez. Egon. Bakarrik egon.

Nola lortu zure buruari entzuteko tarte bat

  • Egunean 15 minutu gorde zuretzat, bakarrik zuretzat, ezer ez egiteko, bakarrik zure barrua entzuteko. PLAZERRA sentitzeko. BAKARRIK egon behar duzu.
  • Beste 15 minutu gorde bakarrik egoteko, AMETS egiteko, letra larriz. Ustez lortu ezin diren helburuetaz amets egin. Sentitu eta gozatu emozio horiek. Inork ezin ditu zapuztu. Zure DISNEY momentua da. BAKARRIK egon behar duzu.
  • Deslokalizatu, ahal bada. Joan zaitez, parke batera esertzera (euria egiten ez badu) edo gustuko kafetegi batera, edo liburutegi batera…
  • Mugikorra itzali, edo hobe, beste nonbaiten utzi, zure buruarekin bakarrik zauden bitartean.


Energia berriztuko zaizu, eta batek daki, ideia “zoroak” eta zoragarriak etorri ahal dira zure burura, zure enpresa eta zerbitzuak hobetzeko. Miren Lauzirikak diñoen moduan, sormena honako hiru egoeretan etortzen dira errez: Ohean, garraio publikoan eta dutxan. Zure burua erlajatzen denean eta ezer eskatzen ez diozunean, hain zuzen.

Frogatuta dago, etengabeko lanaldiak eta aldi bereko eginkizunek (multitasking), gure etekina gutxitzen dutela %50ean.

Hortaz, noiz hasiko zara zure buruari entzuteko tarte bat gordetzen?

Egilea: Amaia Agirre

Compártelo si te ha gustado y suscríbete a nuestra Newsletter

Partekatu gustatu bazaizu eta harpidetu gure Newsletterrera