INNPower Helsinki - Bizkaia: edizioa 2021

Abe 8, 2020

INNPower Helsinki - Bizkaia: edición 2021

INNPower inspirazio-bidaia bat da, ikaskuntzak eta aukerak eramateko. Edizio bakoitzean hiri bat eta Leit-Motiv bat aukeratzen ditugu, bertako emakume erreferenteek euren ikuspegia eman diezaguten praktikatik. Talde-tailerreko dinamikekin osatzen dugu, metodologia eta lan burutua eraman ditzazun.

EmakumeEkinen programa da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren eskutik.

Edizio honetan, gaur egun funtsezkoa den gaia landuko dugu: estrategia ziurgabetasunean. Garrantzitsua eta estrategikoa dena pentsatzeko denbora blindatzea ezinbestekoa da, batez ere zure zeregin-zerrendetan estrategiaren gaia behealdean badago. Horregatik prestatu dugu programa hau, zure negozioa jasangarriagoa egiteko baliabideak eta tresnak eraman ditzazun.

Agian pentsatuko duzu ziurgabetasuna hain handia dela ezen ez dagoela planifikatzeko tarterik. Edo estrategia argi duzula, gutxi gorabehera, buruan. Baina denbora gelditzeak eta hori plazaratzeak beste ikuspegi bat eta indar handiagoa emango dizu.

Erreserba itzazu 2021eko urtarrilaren 18, 19 eta 20a

  • Tokia: Online.
  • Norentzat: Bizkaiko ekintzaileak eta enpresaburuak.
  • Parte hartzeko bi modu dituzu:
    • Ordutegia: 09:30-13:00 zure enpresari aplikatutako hitzaldi eta tailerren programa osoa.
    • Inspirazio hitzaldiak bakarrik, 09:30etik 11:00etara.

Inspirazio hitzaldiak: egunero bat Helsinkiko erreferente diren hiru emakumerekin

Youtuben irekian, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. 9:30etik 11:00etara.

Hizkuntza: ingelesez. Saioaren ondoren, bideoak Youtubera igoko dira, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Inspirazio-hitzaldiak zure enpresari aplikatzeko tailerrekin.

Hitzaldi bakoitzaren ondoren ziurgabetasunean estrategia lantzeko, ekintzaile edo enpresaburu bakoitzaren egoerari aplikatuta. Aukera honetan beharrezkoa da hiru egunetan programa osora joatea. Lana eginda eraman dezazun. Izena eman behar da. Plaza oso mugatuak. Tailerrak Online dira, Zoom bidez.

Programa osoan parte hartzeko baldintzak: Bizkaiko enpresa-jarduera batean alta emanda dauden emakumeak.

Zer da INNPower?

INNPower Helsinki – Bizkaia EmakumeEkin-ek Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailarekin batera diseinatutako programa berritzailea da. Design Thinking metodologiarekin (zure bezeroen beharrizanetan oinarritutako berrikuntza-prozesua) lan egiten ikasteko eta Helsinkiko emakume erreferenteak buru dituzten negozioetan aplikatzen ikusteko ekimena. Bidaiaren noranzkoari buelta ematea da, zentzuz berritzeko. Urtero hiri ezberdin bateko erreferenteak ekartzen ditugu, bakoitzak bere ezaugarriak dituela.

INNPower Helsinki – Bizkaia, zure negozioarentzat ere bada?

Azalduko dizugu zertarako balioko dizun ziurgabetasunean estrategia aztertzeak.

  • Errealitatea beste ikuspegi batetik aztertzeko. Nahiz eta kosta egiten den denbora hartzea etorkizunean pentsatzeko, funtsezko gaia da. Hiru goizetan bakarrik zure «ziurgabetasunaren estrategiaren» egiturak edo oinarriak eramango dituzu. Aukera paregabea da, jende gutxik lortzen baitu bere kabuz lantzea. Perspektibarako unea utziko dizu, zaila dena zure zeure jarduerari atxikita bizi zarenean.
  • Zure enpresara pentsatzeko modu berriak ekartzeko. Helsinkitik, berrikuntzan eta berdintasunean erreferentea den hirietako batean, hiru emakumek azalduko dizute nola lan egiten duten eta zein diren euren estrategia diseinatzeko gakoak.
  • Zure bidea birformulatzeko. Ziurgabetasunari aurre egiten ikastea, negozioaz duzun ikuspegia sendotzen duzun bitartean. Nora eta zertarako iritsi nahi duzun ondo ulertzen lagun diezazuke. INNPower-en tresna zehatzak lortuko dituzu, beharrezkoa den bakoitzean bide hori berriz diseinatzen lagunduko dizutenak.
  • Segurtasuna irabazteko, hainbat egoerari alternatibak bilatzean. Esperientzia honek hazteko aukera emango dizu zuri eta baita zure negozioari ere.


INNPower Helsinki - Bizkaia 2021ko programan izena emateko epea itxita dago. Adi egon gure sare sozialei edo harpidetu zaitez Newsletterrera etorkizuneko edizioen berri izateko.