NESKWORKING PROGRESS: SUFRITU GABE SALTZEKO AHALDUNTZEA
Bosgarren urtez jarraian, emakume ekintzaileentzako Neskworking Progress programa aurkeztuko dizugu. Datozen hilabeteotan gauzatuko dugu, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailaren laguntzarekin.
Norberaren konturako lanean dagoen arrakala ekonomikoa murriztu egin nahi dugu, emakume ekintzaileen aldaketa pertsonalaren eta ahalduntze indibidual eta kolektiboaren bitartez.
EmakumeEkin elkartekook jakin badakigu emakumeok oztopo ugariri egin behar izaten diogula aurre ekiterakoan, barrukoei nahiz kanpokoei, eta salmentari aurre egitea da horietako bat.
Horregatik prestatu dugu programa, jabe zaitezen nola sortzen diren desberdinkeriak gure egunerokotasunean, jakin dezazun oztopoak identifikatzen, eta baliabideak eta tresnak eskura ditzazun zure negozioa jasangarriago egiteko.
Neskworking Progress programaren helburuak
Funtsezko hiru arlo hauetan lan egiteko taxutu da programa:
- Trebetasun pertsonalak eta bahiketa emozionala
- Lotsa eta errua astintzea.
- Ziurgabetasunari aurre egitea eta beldurrak kudeatzea.
- Norberaren baliabideekin konektatzea.
- Merkataritza-trebetasunak zure egiteko modua aurkitzeko.
- Salmentaren helburu zehatzak.
- Merkataritza-plana.
- Xede-bezeroak.
- Aukera-berdintasuna eta genero-ikuspegia.
12 emakume ekintzaile dira programaren jasotzaileak, eta horiek Neskworking Progress prozesu osoan parte hartuko dute. Programa eraldatzailea eta trinkoa da. Programa barruko jarduera batzuk ekintzaile gehiagori zabalduko zaizkie.
Saio irekietan parte hartu nahi baduzu, egon adi EmakumeEkin-en sareetara, saioetan izena ematea betekizuna izango baita.
Neskworking Progress-en jarduerak 2025eko otsailetik martxora bitartean egingo dira. Hauek izango dira :
- 4 online saio, ordubetekoak: lagun egitea eta mentoretza indibiduala.
- 4 talde-saio, bi ordukoak: lagun egitea. Bilboko Abando barrutiko Udal Bulegoan.
- 3 saio presentzial, bi ordukoak: prestakuntza. Beste emakume ekintzaile batzuei irekiko zaie. Bilboko Abando barrutiko Udal Bulegoan.
- Neskworking eguna: networking jardunaldi irekia, lau ordukoa.
Agendaren xehetasun guztien berri emango dizugu.
4 saio, ordubetekoak: lagun egitea eta mentoretza indibiduala
Saio horietan, ekintzaile bakoitzak bere premia pertsonalen eta negozioarekin dituen helburuen arabera landu nahi dituen helburuak jorratuko ditugu.
- Erraztailea: Izaskun Rama, aditua ekintzailetzan, Maiken Koop. kooperatibaren bazkide sortzaileetako bat.
- Saioen egutegia: otsailaren 3tik 7ra, otsailaren 17tik 21era, martxoaren 3tik 7ra, martxoaren 17tik 21era.
- Aste horietan itxiko dira ordutegiak erraztailearen eta parte-hartzailearen artean, bien prestasunaren arabera.
4 talde-saio lagun egiteko
Arlo emozionalarekin loturiko gaiez aritzeko, gure nerbio- eta emozio-sistemaren funtzionamendua eta beldurraren eta lotsaren bahiketari aurre egiteko ausardia eta adorea jorratuko ditugu. Halaber, norberaren baliabideak sortuko ditugu autozainketa eta autokonfiantza indartzeko, baita asertibotasuna ere negoziazio-prozesuak hobetzeko ere, nork bere buruarekin tratua egitea saihesteko eta mugak jartzen ikasteko.
Saio horiek zalantzak, kezkak eta ziurtasunik ezak partekatzeko ere taxutu dira. Plataforma egokia izango da, era berean, kontaktuen sarea sendotzeko eta sinergiak bultzatzeko.
- Erraztailea: Maite Villabeitia, psikologoa eta coach pertsonala.
- Saioen egutegia: otsailaren 12a, otsailaren 26a, martxoaren 12a eta martxoaren 26a.
- 2 orduko saioak, 10:00etatik 12:00etara, Bilboko Abando barrutiko Udal Bulegoan.
3 prestakuntza ireki
Emakume ekintzaileen ahalduntzea sustatzeko eta haien salmenta-prozesuak errazteko trebetasunak eta tresnak lantzeari lotutako prestakuntzak.
- Prestakuntza-saioak irekiak izango dira, 12:00etatik 14:00etara, eta horietan parte hartzeko izena eman beharko da. Egunak hurbildu ahala emango da prozeduraren berri.
Edukia:
Otsailaren 5a- “Beldurraren kostua" tailer irekia, Marian Eguskizaren eskutik.
Gure zerbitzuak ez kontratatzearen beldurrak eta produktuak edo zerbitzuak kalitateagatik baizik, "ustez" garestia den aurrekontua aurkeztu izanagatik baztertuak izatearen beldurrak, "nork bere buruarekin tratua egitea" (orduko prezioa etengabe jaistea) ohi dakarte emakume askoren ekintzailetzan. Murrizketa horiek etorkizunean ekarriko dituzten ondorioak eta horiek saihesteko gakoak ezagutzea ezinbestekoa da beren proiektuen buru diren emakumeek negozioen alderdi hori hobe dezaten.
.
Eman izena – Marian Eguskizaren tailerra
Otsailaren 19a– “Kontatu zure historia ahalmenaz” tailer irekia, Cristina Juesasen eskutik
Sufritu gabe saltzeko, norberaren historian sakontzea da lehenengo urratsa. Tailer horretan modu praktikoan jorratuko da kontakizun pertsonalaren eta konfiantzaz saltzeko beharrezkoa den norbera baliozkotzat jotzearen arteko lotura. Gainera, salmentaren inguruan ditugun oztopo edo beldur zehatzak jakitera emateko balio izango du tailerrak. Posible al da itxuraz ahulgune ditudanak erakusteko moduko alderdi interesgarri bihurtzea?
Eman izena – Cristina Juesasen tailerra
Martxoaren 6a – “Aurkitu zure ahotsa kamera aurrean” tailer irekia, Asun Carballoren eskutik
Gaur egun, sare sozialak oso garrantzitsuak dira negozio bat agerian jarri eta haztarazteko. Baina, gertatzen al zaizu zure burua bideoan grabatzerakoan zalantzak, beldurra besteen iritziei edo itxuratiaren sindrome gogaikarria agertzen direla? Ez zaude bakarrik.
Oztopo horiek geldiarazi egiten gaituzte eta gure entzuleekin konektatzea eta gure ekarpenak erakustea eragozten dute,
Tailer hori bereziki zuretzat pentsatuta dago, blokeo horiek hautsi eta kameraren aurrean zure benetako itxura eman nahi baituzu. Tailer horretan elkarrekin lan egingo dugu zure zerizana ezagut dezazun eta sare sozialetan zure markaren balioa konfiantzaz jakinaraz dezazun.
Espazio praktikoa eta dinamikoa izango da, eta laguntzaz beterik egongo da, non zure benetako izaera askatzen eta zure entzuleriarekin benetan konektatzen ikasiko duzun. Prest al zaude gailentzeko eta aurrapausoa emateko?
Eman izena – Asun Carballoren tailerra
Networking jardunaldi irekia: “Neskworking Eguna”
“Ezezagunarekin jolastea” Cristina Sahuquillo eta Lucía Bonillaren eskutik. [enlaces: https://www.linkedin.com/in/cristina-sahuquillo-labrujula/ https://www.linkedin.com/in/lucia-bonilla-aberasturi/ ]
Jolasaren bidez, beldurra eta emozioak aztertuko dira, gure produktuak edota zerbitzuak saltzeko prozesuetan aurreikusi ezin dugunari aurre egiten diogunean:
- Ziurgabetasuna erantzunik ezaren aurrean.
- Proposamen bat onartuko ez duten beldurra.
- Negoziatu bat egin behar izatea.
- Bestelakoak.
Gure jarrera fisikoa eta mentala aztertuko dugu, zeregin errazei aurre eginez: beste pertsona batzuekiko loturak sortzeko eta haiengan konfiantza izateko dugun berariazko modua ezagutuko dugu.
Talde-esperientzia bat izango da, baina baita bakarkako bidaia bat ere, burua eta gorputza energiaz betetzeko.
Martxoaren 21ean izango da. Networking-a, hainbat dinamika sortzaile eta partizipatiborekin dinamizatua, berdinkideen arteko harremanak sustatzeko, ahizpatasun giroan, non konfiantzak zubiak eraiki ahal izango dituen. Sinergiak sortzeko gure urteko ekitaldia.
Bilbon izango da, 10:00etatik 14:00etara. Saio horretan parte hartu nahi duten beste emakume ekintzaile batzuei ere irekiko zaie.
Eman izena – Neskworking Eguna
Bete inprimakia Networking Progress 2025 ekitaldian izena emateko.