Langabezian zaude? Zure lan egoera hobetu nahi duzu? Gustatuko litzaizuke zure ibilbide profesionala berrikustea eta bide berriak bilatzea? Parte hartu nahi duzu garapen profesionaleko gune batean beste emakume batzuekin batera?
Bizkaiko emakumeentzako programa bat jarri dugu abian, IZATEN, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren laguntza eta finantzaketa duena.
IZATEN langabezian dauden (edo enplegagarritasuna hobetu nahi duten) emakumeei zuzenduta dago, beren ezagutzak, gaitasunak eta harremanetarako sare profesionala zabaltzeko. Banakako eta taldeko tailerren, tutoretza pertsonalizatuen eta hainbat topaketaren bidez garatzen da.
Zure autoezagutza maila hobetzeko ibilbidea, zure profil-profesionalari hobekien egokitzen zaizkion lanpostuak identifikatzeko. Zure sortzaile-ahalmenean lan egingo dugu, elkar inspiratzeko eta elkarrekin ikasteko baliagarri izango diren beste emakume batzuekin batera.
Prozesu honetan, gure ustez, garrantzitsua da zure gaitasun pertsonalak ere kontuan hartzea, eremu profesionalean hazteko. IZATENek zeure bereizgarri diren trebetasun, portaera-joera eta rolak identifikatzen lagundu nahi dizu.
Izaten programako jarduerak
Programak taldekako eta banakako saioak ditu.
Taldekako saioak.
Taldekako saioak presentzialak izateko programatuak daude, Abando Barrutiko Udal Bulegoan, Barrainkua Kalea, 5, 48009 Bilbo. Hau da egutegia:
- Biografia profesionala: urtarrilak 14 eta 21, 10:00etatik 14:00etara.
- Ezkutuko gaitasun profesionalak: otsailak 11, 10:00etatik 14:00etara.
- Inspirazio tailerra: otsailak 25, 10:00etatik 14:00etara.
- Parte-hartzaileen arteko taldekako topaketak: martxoak 11 eta 25; apirilak 8. Hirurak 10:00etatik 13:00etara.
Banakako sakoiak.
Banakako saioak on line egingo dira profesional eta parte-hartzaileen artean, gaitutako aldietan, eta agendak bateratuko dira.
- Banakako txostena: urtarrilaren 24tik otsailaren 6a.
- Banakako txostena interpretatzeko eta bere helburuarekin konektatzeko saioa: otsailaren 14tik otsailaren 25era.
- 3 orduko banakako tutoretza pertsonalizatuak: otsailaren 14tik martxoaren 27ra.
Izaten 2022ko programan izena emateko epea itxita dago. Adi egon gure sare sozialei edo harpidetu zaitez Newsletterrera etorkizuneko edizioen berri izateko.