Izaten programa
Bizkaiko emakumeentzako lanbide-garapeneko programa da Izaten. Autoezagutza-maila hobetzeko eta profil pertsonal-profesional batera hoberen egokitzen diren lanpostuak identifikatzeko ibilbidea.
Emakume langabeentzat edo enplegagarritasuna hobetu, ezagutzak eta gaitasunak ugaritu eta kontaktuen sare profesionala handitu nahi duten emakumeentzat sortu da.
Izaten programak Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren laguntza eta finantzaketa ditu.
Programaren helburuak
Bereizten gaituzten trebetasun pertsonalak, jokabide-joerak eta rolak identifikatzen laguntzea da Izaten programaren helburua. Beste emakume ekintzaile batzuekin lan egiten da, elkarren inspirazio- eta ikaskuntza-iturri izanda.
Programan zehar, tailerrak egiten dira, banaka nahiz taldeka, baita tutoretza pertsonalizatuak eta topaketak ere. Parte-hartzaileen leku-kopurua oso mugatua da.