Izaten programa: 2023ko edizioa

Abe 8, 2022

Programa Izaten: edición 2023

LANBIDE GARAPENERAKO PROGRAMA BIZKAIKO EMAKUMEENTZAT

Ezagutzen al duzu erabaki profesionalak hartu nahi izatearen eta nondik hasi ez jakitearen sentsazio hori?

Gustatuko al litzaizuke zure jardunbideari buruz gogoeta egiteko gelditzea, zure trebetasunei izena jartzea eta alderdi profesional berriak esploratzea?

Gogoko al zenuke hori emakumeek lagunduta egitea, norbere burua ezagutzeko eta ahalduntze profesionaleko espazio batean?

EmakumeEkin elkarteak IZATEN abiarazi du bigarrenez: Bizkaiko emakumeentzat sortutako programa, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatu eta finantzatzen duena.  

Norbere buruak hobetu ezagututa, beren trebetasunak ezagututa eta kontaktu-sarea zabalduta, beren buruak profesionalki garatu nahi dituzten emakumeak (enplegatuak, langabeak, ekintzaileak) dira IZATEN programaren jasotzaile. 

Proposatzen dizugun ibilbidean, talde-tailerrak, tutoretza pertsonalizatuak, elkarlaneko saioak eta lekukotza inspiratzaileak batuko ditugu. 

Izaten programaren parte-hartzaile bazara, hauek izango dituzu eskura: 

  • “Lanbide-biografiak” tailer 2.
  • "Gaitasun pertsonal murgilduak” tailer 1.
  • Zure “Belbin taldeko rola” hobetu ezagutzeko txosten oso 1.
  • “Belbin txostena” interpretatzeko tutoretza pertsonalizatu 1.
  • Saio inspiratzaile 1, EmakumeEkin sareko emakume ekintzaileekin.
  • Tutoretza pertsonalizatu 2. EmakumeEkin sareko emakume kontsultarien artean aukeratuko da.
  • Elkarlaneko saio 2, Izaten programako parte-hartzaileekin.

Talde saioak

Saio presentzialak izango dira, eta 6 larunbat-goizetan emango dira John Jauregian – Burtsa zentro zibikoan. Pilota kalea 10 (Zazpi Kaleak, Bilbao).

  • Lanbide-biografiak: 2023ko urtarrilaren 14an eta 21ean, 9:30etik 13:30era.  
  • Gaitasun pertsonal murgilduak: 2023ko otsailaren 11n, 9:30etik 13:30era.
  • Inspirazio tailera: 2023ko otsailaren 25ean, 9:30etik 11:30era. 
  • Elkarlaneko saioak:  2023ko martxoaren 11n eta 25ean, 9:30etik 13:30era.

Banakako saioak

Banakako saioak online egingo dira, eta profesionalek eta parte-hartzaileek zehaztuko dituzte elkarrekin:

  • Tutoretza 1, “Belbin txostena” interpretatzeko: martxoaren 13tik 24ra.
  • Tutoretza pertsonalizatu 2, aukeran: otsailaren 17tik martxoaren 10era. 

Parte hartzeko betekizunak

Ibilbidea parte-hartzaileei egoitzen zaiela egiaztatuko da; hortaz, betekizun hauek bete beharko dituzu:

  • Lanbide-profilen bat izatea abiapuntu.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
  • Programatutako talde-saioetara bertaratu ahal izatea.
  • Programari probetxu ateratzeko konpromisoa.


Izaten 2023ko programan izena emateko epea itxita dago. Egon adi gure sare sozialei edo harpidetu buletinera hurrengo edizioen berri izateko.

Compártelo si te ha gustado y suscríbete a nuestra Newsletter

Partekatu gustatu bazaizu eta harpidetu gure Newsletterrera