Neskworking Eguna programa

Neskworking urteko topaketa da, EAEko emakume ekintzaileok lideratutako negozioak modu berritzailean elkartzeko sortu dena. Emakume ekintzaileoi laguntzeko garrantzia eta beharra agerian jartzen ditu, baita kulturalki transmititzen diren genero-roleekin lotutako zailtasunak ere.

Ekitaldi inspiratzailea, berdingabea eta ikaskuntzez beterikoa da, beste emakume ekintzaile batzuekin partekatzen dena.

EmakumeEkin elkarteak antolatzen du programa, eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestu.

Foru Aldundia Bizkaia - Diputación Foral de Bizkaia

Neskworking Eguna programa

Programaren helburuak

Neskworking programaren helburua da EAEko hiru lurraldeetako emakume ekintzaileon artean lanbide-lankidetza sustatzeko sareak sortu eta iraunaraztea.

Programan zehar, emakume ekintzaileek elkar ezagutzen dute, ekintzailetzan izandako esperientziak eta enpresa-proiektuei buruzko informazioa trukatzen dituzte eta sinergiak eta lankidetza-sareak sortzen dituzte.

Argazki-galeria

Lotutako edukia