Programatzaileen Eskola programa
Programazioari buruzko prestakuntza trinkoa ematen duen programa da Programatzaileen Eskola, emakumeak STEAMen lanean txerta daitezen errazteko.
13 hilabetez baino gehiagoz langabezian dauden eta gizartetik baztertuta geratzeko arriskua (familia gurasobakarra, dibertsitate funtzionala, …) duten emakumeak dira programaren jasotzaileak.
Programatzaileen Eskola programa Bizkaiko Foru Aldundiak diruztatzen du.
Programaren helburuak
Sektore teknologikoko genero-arrakala murriztea eta enplegagarritasun arazoak dituzten emakumeen lanbide-aukerak hobetzea da Programatzaileen Eskola programaren helburua.
Programan zehar, parte-hartzaileen beharretara eta egoerara moldatzen da prestakuntza. Ez da beharrezkoa aurretik prestakuntza teknikoa izatea, erabiltzaile mailako informatika-ezagutzak eta aurrez aurreko eskoletara joateko prestasuna soilik. Hauek dira prestakuntzaren osagarriak:
Esperientziarekin loturiko jardunaldiak
Enpresek eta ekimen teknologikoek sektorearen errealitatea hurbiltzen dute. Esaterako, enpresentzat demo bertsioan garatzen diren aplikazioak probatzeko laborategia erakutsi du BasqueGameLab-ek.
Elkarrizketa bat egiteko jarraibideak
Hainbat aholku, curriculuma prestatzeko, eta informazioa, enpresa teknologikoek talentua erakartzeko erabiltzen dituzten plataformei buruz.
Zeharkako prestakuntza lana bilatzeko trebetasunetan
Grupo Oesiaren eskutik: hiru jardunalditan hainbat trebetasun jorratzen dira, ekimena, sormena eta asertibotasuna, besteak beste.
Lankidetza-hitzarmen bat dugu GAIArekin (Ezagutza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartea), eta haren bitartez sektore teknologikoko enpresetan lan egiten hasteko aukera eskaintzen da.