Getxo Wellness Hub programa
Getxo Wellness Hub berrikuntza partekatuko prozesua da, zeinean lan-osasunari eta ongizateari genero-ikuspegitik ekiten zaien eta enpresetan ideia osasungarriak ezartzen diren.
Emakume ekintzaileak eta enpresa-erakunde handietan giza baliabideetako arduradun lan egiten duten pertsonak dira programaren jasotzaileak.
Getxo Wellness Hub programa EmakumeEkin elkarteak lideratzen du, Getxoko Udaleko erakunde batzuen laguntzarekin.
Programaren helburuak
Getxo Wellness Hub programaren helburua da enpresa handietan lan egiten duten pertsonak eta emakume ekintzaileak sormenezko metodologiez hornitzea, gogoeta eta ezagutzarako espazioak partekatzea eta ideiak abian jartzeko komunikazio-zubi emankorrak sortzea.
01
Erakundeak lan-inguruan adore ekintzaileaz inspiratzea, bikaintasuna lor dezaten.
02
Enpresei laguntzea ongizate eta berdintasunarekiko konpromisoan.
03
Emakume ekintzaileen artean lankidetza sustatzea.
04
Enpresa handietan ekintzailetza-proiektuak bultzatzea.
05
Lan-ongizate gaietan, gogoetan/ekintzan zubiak sortzea.
06
Lan-osasun arloan emakumeek lideratutako enpresen lana agerian jartzea.
Getxon presentzia duten enpresa nagusietako –Seguros Bilbao, Metro Bilbao, Euskotren, Uvesco Supermercados, Sener, Grupo Oesia, Grupo Genera– giza baliabideetako langileen lantaldedun erakundeek, Getxoko Udalak eta emakume ekintzaileek parte hartzen dute programa horretan, udalerrian kokatuta dauden enpresekin.
Getxo Wellness Hub programaren edizioak
Bi edizio izan ditu programak, 2017an eta 2018an.
Lehenengoan, Design Thinking metodologia sakonaren ikuspegitik ekin zitzaion enpresaren ongizateari: entzute aktiboa, harreman positiboak, genero-ikuspegia pertsona guztiek onurak jasotzeko berme gisa … Enpresen eta erakundeen ongizate inklusiboan esperientzia ikertzaile handiko bi aditu hauek izan genituen gure artean:
Juliet Hassard doktorea: Centre for Sustainable Working Life, Birkbeck College, University of London.
Sarah Copsey: EU-OSHA, Laneko Segurtasun eta Osasuneko Europako Agentzia.
Bigarrenean, tresnak eta ekintzak ezagutzera eman ziren lanbidearteko harreman hazkurritsuak garatzeko, erakundeetako pertsonen ongizatea sustatzeko eta lan-arloko desberdintasunak ezabatzeko.