Neskworking Progress programa
Neskworking Progress programa eraldatzailea eta trinkoa da, eta sortu da desberdinkeriak gure eguneroko bizitzan nola eragiten duen ohartzeko, genero-oztopoak zein diren jakiteko eta negozio bat jasangarriagoa izan dadin behar diren tresnak bereganatzeko.
Banaka nahiz taldeka, gogoeta egiteko prozesua bultzatzen da, salmentara, merkataritza-lanera eta hainbeste lotsatzen zaituen horretara hurbiltzeko modu propioak sortzeko.
Emakume ekintzaile edo ekiteko prozesuan dauden emakume bizkaitarrentzat sortu da programa. Edizio bakoitzean, emakume ekintzaileentzako jardunaldi irekiak taxutzen dira, eta, era berean, hautatzen diren 12 emakumeentzako saioak antolatzen dira.
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren laguntza du Neskworking Progress programak.
Programaren helburuak
Neskworking Progress programaren helburua da norberaren konturako ekonomia-arrakala txikitzea, emakume ekintzaileen eraldaketa pertsonalaren eta ahalduntze indibidualaren eta kolektiboaren bitartez.
Programan zehar, hiru arlo jorratzen dira: trebetasun pertsonalak (lotsa, ziurgabetasuna eta beldurra), merkataritzarako trebetasunak (nork bere egiteko modua aurkitzea) eta ekintzailetzan genero-ikuspegia sartzeko modua.
Banan-banan lagun egitea eta aholku ematea: emakume ekintzaile bakoitzaren beharrak eta helburuak jorratzen dira, ordu beteko 4 saiotan.
Taldean lagun egitea: emozioekin loturiko gaiak jorratzen dira, 2 orduko 4 saiotan.
“Neskworking eguna”: networking-jardunaldi irekia, 2 ordukoa, sormenezko dinamika partizipatiboen bidez, sinergiak sortzeko, ahizpatasun eta konfiantzazko giro batean.
Prestakuntza irekia: emakume ekintzaileen ahalduntzea sustatuko dituzten trebetasunak eta tresnak garatzeko eta haien salmenta-prozesuak errazteko, 2 orduko 3 saiotan.