Neskworking Progress: 2026ko edizioa

Urt 16, 2026

Neskworking progress 2026

Neskworking Progress: emaiozu balioa zure ekintzailetzari

Zazpigarren urtez jarraian emakume ekintzaileentzako Neskworking Progress programa aurkezten dizugu, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailaren laguntzarekin datozen hilabeteetan gauzatuko duguna.

Norberaren konturako emakume langileen arrakala ekonomikoa murriztu nahi dugu, emakume ekintzaileen eraldaketa pertsonalaren eta ahalduntze indibidual eta kolektiboaren bidez.

EmakumeEkin elkartean jakin badakigu emakumeok hainbat oztopori egin behar izaten diogula aurre ekiteko, barruan zein gugandik kanpo, eta salmentari aurre egitea da haietako bat.

Horregatik prestatu dugu programa, jabe zaitezen desberdinkeriek gure egunerokotasunean nola mamitzen diren, jakin dezazun oztopoak identifikatzen eta baliabideak eta tresnak zureganatzen, zure negozioa jasangarriago egiteko.

Neskworking Progress programaren helburuak

Hiru arlo hauen inguruan lan egiteko taxutu da programa:

  • Trebetasun pertsonalak eta bahiketa emozionala
    • Lotsa eta errua uxatzea
    • Ziurgabetasunari aurre egitea eta beldurrak kudeatzea
    • Norberaren barne-baliabideekin konektatzea
  • Merkataritza-trebetasunak zure egiteko modua aurkitzeko
    • Salmenta-helburu zehatzak
    • Merkataritza Plana
    • Xede-bezeroak

2026ko edizioa: emaiozu balioa zure ekintzailetzari

EmakumeEkin elkartean jakin badakigu guretzat, "balioa ematea" ez dela prezioen estrategia hutsa soilik; eraldaketa pertsonalaren ekintza sakona da. Sarritan, gugandik kanpoko oztopoak eta kristalezko sabaiak erru, lotsa eta itxuratiaren sindrome beldurgarri gisa barneratzen dira, eta "norberarekiko tratura" garamatza eta gure proiektuen errentagarritasuna geldiarazten du.

Aurten inertzia hori hautsi nahi dugu. Balioa emateak merezi duzun espazioa betetzera ausartzea esan nahi du, ziurgabetasunari eta ikusgai jartzeko beldurrari aurre eginez —bai zuzeneko salmentan, bai sare sozialetan—. Programaren bidez, desberdinkeria horietaz jabe zaitezen nahi dugu, bahiketa emozionala desaktibatzeko eta zure barne-baliabideekin konektatzeko. Helburua argia da: arrakala ekonomikoa murriztea eta negozio jasangarriak eraikitzea asertibitatetik, konfiantzatik eta gure sarearen indarretik abiatuta.

Nori zuzenduta dago?

12 emakume ekintzailek osaturiko talde bati zuzenduta dago programa, eta horiek Neskworking Progress prozesu osoan parte hartuko dute. Programa eraldatzailea eta trinkoa da. Eta programaren jarduera batzuk ekintzaile gehiagori irekita egongo dira.

Saio irekietan parte hartu nahi baduzu, adi egon EmakumeEkin-en sareetara, haietako bakoitzean izena ematea ezinbestekoa izango baita.

Neskworking Progress 2026 programaren egutegia

Neskworking Progress-en jarduerak 2026ko otsailetik apirilera bitartean egingo dira. Hauek izango dira:

  • 4 online saio, ordubetekoak, banakako laguntza /mentoring-a emateko.
  • 4 talde-saio, 2 ordukoak, laguntza emateko. Bilboko Abandoko Barrutiko Udal Bulegoan izango dira.
  • 3 saio presentzial, prestakuntzakoak, 2 ordukoak. Beste emakume ekintzaile batzuei lekua emango zaie, egun horretan bat egin dezaten. Bilboko Abandoko Barrutiko Udal Bulegoan izango dira.
  • “Neskworking eguna” – networking jardunaldi irekia, lau ordukoa.

Agendaren xehetasun guztien berri emango dizugu.

4 saio, ordubetekoak, banakako laguntza / mentoring-a emateko.

Saio horietan, ekintzaile bakoitzak bere beharrizan pertsonalen eta negozioarekin dituen helburuen arabera landu nahi dituen helburuak jorratuko ditugu.

  • Erraztailea: Izaskun Rama, aditua ekintzailetzan, Maiken Koop. kooperatibaren bazkide sortzaileetako bat.
  • Saioen egutegia: otsailaren 9tik 13ra / otsailaren 23tik 27ra / martxoaren 9tik 13ra / martxoaren 23tik 27ra.
  • Asteotan ordutegiak zehaztuko dituzte erraztaileak eta parte-hartzaileak, bion prestasunaren arabera.

4 talde-saio, laguntza emateko

Alde emozionalarekin lotutako gaiak lantzeko: gure nerbio- eta emozio-sistemaren funtzionamendua; beldurrik eta lotsarik izanez gero, horien bahiketari aurre egiteko ausardia. Halaber, norberaren baliabideak sortuko ditugu autozainketa eta autokonfiantza indartzeko, bai eta asertibitatea ere, negoziazio-prozesuak hobetzeko, "norberarekiko tratua" saihesteko eta mugak jartzen ikasteko.

Saio horiek, gainera, zalantzak, kezkak eta segurtasunik ezak partekatzeko leku bat izateko diseinatu dira. Halaber, plataforma egokia izango dira harreman-sarea sendotzeko eta sinergiak errazteko.

  • Erraztailea: Maite Villabeitia, psikologoa eta coach pertsonala
  • Saioen egutegia: otsailaren 11, otsailaren 25a, martxoaren 11 eta martxoaren 25a
  • 2 orduko saioak, 10:00etatik 12:00etara, Abandoko Barrutiko Udal Bulegoan.

3 prestakuntza ireki

Emakume ekintzaileen ahalduntzea sustatzeko eta haien salmenta-prozesuak errazteko trebetasunak eta tresnak lantzeari lotutako prestakuntzak.

  • Prestakuntza irekiko saioen ordutegia: 12:00etatik 14:00etara. Izena eman beharko da parte hartzeko. Egunak hurbildu ahala jakinaraziko da prozedura

Edukia:

Otsailaren 18a - “El valor de mi trabajo" (Nire lanaren balioa) tailer irekia, Marian Eguskizaren eskutik.

Zure proiektuari balioa ematea ez da jarrera kontua bakarrik, zenbaki kontua ere bada. Zure ekintzailetza jasangarria izan dadin, eta arrakala ekonomikoa murrizteko, ematen duzun balioa administrazio-kudeaketa sendo batean eta zure negozioaren errentagarritasun errealean islatu behar da.

Tailer horretan, Marian Eguskizak, administrazioan eta kontabilitatean aditua denak, “balio” kontzeptua zure kontuen errealitate ukigarrira kokatzen lagunduko digu. Kudeaketaren beldurra alde batera utziko dugu, gure zenbakiak ordenatzea eta gure kostuen egitura ezagutzea bidezko prezioak finkatzeko eta gure lana ekonomikoki defendatzeko lehen urratsa dela ulertzeko. Izan ere, baliodun negozioa, kontu argiak dituen negozioa da, ororen gainetik.

Martxoaren 4a – “Échale valor para transmitir tu valor” (Ausardia izan zure balioa ezagutarazteko) tailer irekia, con Natalia Matrellen eskutik

Produktu edo zerbitzu on bat izatea ez da nahikoa mundua ez bada haren benetako garrantziaz jabetzen. Askotan, garenaren eta erakusten dugunaren arteko aldea komunikazio lotsati bati zor zaio, zeinak gure lanaren ahalmena osorik islatzen ez duen.

Tailer horretan, zure negozioaren identitatea eta komunikazioa izango ditugu ardatz. "Ausardia izan" esaldiak esan nahi du hemen bere espazioa beteko duen eta ahots propioz hitz egingo duen marka bat zehaztera ausartzea. Zure proiektuaren funtsa kanpora nola eraman landuko dugu, zure irudia eta mezua eskaintzen duzunaren kalitatearekin bat datozela ziurtatuta. Zure markak baimena eskatzeari utzi eta konfiantza eta benetakotasuna proiektatzen hasteko garaia da.

Martxoaren 18a – Tailer irekia “¿Tendrá valor? o como superar el miedo a la exposición en RRSS” (Baliorik izango al du? Edo nola gainditu sare sozialetan egoteko beldurra), Asun Carballoren eskutik

Sare sozialak, gaur egun, ezinbesteko leihoa dira gure negozioetarako, baina baita ispilu bat ere, gure segurtasunik ezak islatzen dituena. Geldirik geratzen al zara zure burua bideo batean grabatzen duzunean? Esan behar duzuna garrantzitsua ote den zalantzan jartzen al duzu? Ez zaude bakarrik: zure burua erakusteko beldurra eta itxuratiaren sindromea oztopo arruntak dira, eta gure entzuleekin konektatzea eragozten digute.

Asun Carballorekin egingo dugun tailerrean, horma horiek eraisteko lan egingo dugu. Barneko zalantzatik (“izango al du baliorik kontatzen dudanak?”) ekintzara igaroko gara. Espazio praktiko, dinamiko eta segurua izango da, eta “zer esango dutenen” beldurra kudeatzen ikasiko duzu, kameraren aurrean zaren moduan agertzeko eta zure markaren funtsa konfiantzaz ezagutarazteko. Zure mezuak baduelako balioa, eta badelako hori erakustera ausartzeko garaia.

Networking jardunaldi irekia: “Neskworking Eguna"

Cristina Sahuquillo eta Lucía Bonillaren eskutik

Talde-esperientzia izango da, baita bakarkako bidaia ere, burua eta gorputza adoretzeko.

Apirilaren 17an. Networking-a, hainbat dinamika sortzaile eta parte-hartzailerekin dinamizatua, berdinkideen arteko harremanak sustatzeko, ahizpatasun-giroan, konfiantzaren bidez zubiak eraikitzeko. Gure urteroko hitzordua, sinergiak sortzeko.

Bilbon izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta saioan parte hartu nahi duten beste emakume ekintzaile batzuei irekiko zaie.

Neskworking progress 2025