Oarsoaldea Jardunaldia: elkarlana eta erantzukizun soziala

Oarsoaldea Jardunaldia

Elkarlana eta erantzunkizun soziala Oarsoaldean hizpide. EmakumeEkin elkarteak mahai inguruan parte hartu zuen. Zer da elkarlana? Aukerakoa ala ezinbestekoa al da? Zerk baldintzatzen du elkarlana eta zertan datza horren arrakasta? Horrelakoak eztabaidatzen aritu ginen Oarsoaldean: “Nola izan enpresa erakargarri XXI mendean? Erantzunkizun soziala eta elkarlana” izeneko jardunaldian. Oiartzungo Salto Systems enpresan izan zen eta bertan hainbat enpresa ezberdin batu ziren.

EmakumeEkin gure elkarteko presidente-ordea den Miren Lauzirika egon zen bertan, sormen arloan Art for Life! bere enpresan aholkulari denez gero bere ikuspuntua elkarbanatuz eta elkartearen esperientziaz jasotako jakintzak lagunduta iritzia emanez. Mahai-inguruan mota anitzeko enpesa eta erakundeak egon ziren. “Zenbat buru, hainbat aburu”. Hain zuzen, Joseba Amondarain Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria, Fermin Lazkano Tkgune Asmaolakoa, Anaje Narbaiza Elay enpresakoa eta Beñat Iraustegi Talaios-eko kooperatibista eta Olatu Koop. elkarteko kidea.

Moderatzaile lanetan Nerea Azurmendi kazetaria izan zen. Berak proposatu zituen gaiei esker mami ugari atera zen, eta baita elkarlanaren osagaiak eta ikuspegi poliedrikoak azalera ageri ere. Hauek dira esandako eta ikasitako hainbat gako.

  • Tamaina ezberdinak izan dezaketen erakunde-enpresen artean lan egin daiteke, beti ere berdintasun baldintzetan hitz eginez.
  • Konfidantza, elkarlan kultura antzekoa izatea garrantzitsua da.
  • Argi izatea: Zertarako elkarlana (zer behar dut nik-nire enpresak).
  • Nola lan egin nahi dugun elkarrekin adostu beharra dago.
  • Enpresaren hegoak zabaltzeko, “egoa” batzar gelatik kanpo utzi behar da.
  • Indikadore eta neurtzeko tresnak kontutan edukita ere, intuizioak badu bere balioa.
  • Nahiz eta elkarlanerako metodologia ezberdinak egon, proiektu bakoitzaren neurrira moldatu behar da egiteko era.
  • Erabakiak hartzeko orduan, jende ugari inplikatzeak onurak dakartza.
  • Argitu beharra dago “zer da kolaborazioa” erakunde bakoitzarentzat, gaizki ulertuak ekiditzeko.
  • Euskal Herrian elkarlanerako kultura egon badago. Proiektu berritzaile edo handiagoak abian jartzeko, bakoitzak ikusi behar du zertarako behar duen.
  • Bereziki interesgarri leiakortasuna.
  • Gaizki doazen enpresak, hau da, beti berdin jarraitu nahi duten enpresa horiek ixtearen arriskuz ala beldurrez bakarrik elkartzen badira, ez dute hobera egingo. Hortaz, zerbaiten alde elkarlanean aritzea komeni da, eta ez zerbaiten beldurraren kontra.

Jardunaldiari hasiera emateko Josep Maria Canyelles egon zen hitzaldia emanez, Responsabilitat Global erakundekoa. Berak hainbat gai jorratu zituen enpresen ardura soziala eta hizkuntzaren kudeaketaren inguruan, hori bait zen jardunaldiaren xede nagusietako bat. Topaketa bukatzeko talde fokalak ere eratu ziren. Ondorioak oso mamitsuak izan zirenez, badago beste hainbat saioetarako hainbat abiapuntu eta jorratzeko gai ezberdin Oarsoaldean.

Eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzaileei luzatutako gonbidapenagatik. Mikel Urdangarin –Ahize Aek Hizkuntza Aholkularitzakoa-k berak esan zuen bezela, ekitaldia bera elkarlanaren eredu izan zen. Eta baita arrakastatsua izan ere! Hona hemen Oarsoaldeko Euskara batzordeak antolatutako jardunaldiaren laburpen-bideoa.

Compártelo si te ha gustado y suscríbete a nuestra Newsletter

Partekatu gustatu bazaizu eta harpidetu gure Newsletterrera