
11KAFE:
2019ko azaroaren 19a berezia izango da.
Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta EmakumeEkin-en EmakuMeeting berezi bat antolatuko dugu EAEko zenbait herritan.
Egun horretan, ekintzaileentzako elkarrizketa emankorrak, EmakuMeeting-ak ugaldu egingo ditugu eta EAEko hainbat herritan kafe baten inguruan aldibereko elkarretaratzeak egingo ditugu 5 eta 10 arteko emakume taldeetan.
Noiz:
Azaroak 19, asteartea, 11:00etan. Iraupena: ordu 1.
Ideia:
Egun horretan, 11:00etan, kontzientzia hartzen laguntzen duten gako-gaien inguruan elkartu eta aritzeko, emakumeek kafea hartzeko tartea egin dezaten nahi dugu.
Non:
Lekua bideratzaileek zehaztuko dute. Ahal izan ezkero, emakumeek gobernatutako kafetegi edo tabernetara joango gara, beraiek ere esperientzian parte hartzeko aukera izan dezaten.
Elciego – El Olivar. Norte Kalea 10, 01340 Eltziego
Llodio – Arkupe. Herriko Plaza 4, Laudio, Araba
Gasteiz – Amatter. San Francisco 5, 01001. Vitoria- Gasteiz
Donostia – Taba (Tabakalera). Mandasko Dukearen Pasealekua 46, 20012 Donostia
Bilbao – Charamel Gozotegia, Jardines Kalea, 2. 48005 Bilbo
Getxo – The Willow. Calle Mercedes 28, 48930 Getxo, Bizkaia
Santurtzi – La Capi Gourmet. Juan Jose Mendizabal Plaza, 48980 Santurtzi, Bizkaia
Tolosa – Saikin 3 Batxiler Zaldibia Kalea, 1, 20400 Tolosa
Durango – Kafe Antzokia. Landako Etorbidea 4A, 48200 Durango. Bizkaia
Arrasate – Ogiberri Gelma. Araba Etorbidea, 1. Arrasate
Zarautz – Oneka Gastroteka. Zigordia Kalea, 10. 20800 Zarautz
Zergatik:
EmakuMeeting-etan guztiak ez elkartzea eragiten duten arrazoiak ugariak dira (sakabanaketa geografikoa, ordutegiak, zaintzen zamaren banaketa desorekatua…). Eta hau elkarketa bideratzeko aukera da, norbere auzoan, norbere herrian.
Zertarako:
Hurbileko sare profesionala sendotzeko, ardurak partekatzeko, elkartasuna sentitzeko, zubiak eraikitzeko eta, aldi berean, ikusgarri bilaka gaitezen. Ahalduntzea honelako espazioetatik sortzen da, puntu komunak partekatu eta gainditu beharreko -barneko eta kanpoko- hesiak ulertzeko moduko lekuetatik. Gutariko bakoitzari gertatzen zaionaren azpian genero hesiak daude, hau da, bakoitzak bere baitan ikusten dituen mugek emakumeok jaso dugun heziketan dutela sorburua nagusiki.
Nola:
Gutxienez, 11 bideratzaile behar ditugu, nork bere herri edo auzoan #11Kafe antolatzen lagun diezagun. Bideratzaileek ekimena euren ingurune hurbilean -eta ez hain hurbilean- zabalduko dute eta elkarrizketa dinamizatuko dute. Hain zuzen ere, egun horretan EmakumeEkin-ekiko lotura beraiek izango dira (bazkideak izan zein izan ez).
Gaiak:
Puntu komunak aurkitzeko, gogoeta eta esperientziak partekatzearen inguruko lau elkarrizketa gai izango dira aukeran.
Norentzat:
Autonomoa, enpresaburua, abokatua, merkataria, freelancea, arkitektoa, programatzailea, aholkulari fiskala… zarena zarela ere, zeure kabuz lan egiten duzun emakumea bazara, anima zaitez! Erabaki ezazu parte hartu nahi duzun ala elkarrizketa baten bideratzailea izan nahi duzun.
EmakumeEkin-en bazkide izan behar dut parte hartzeko?:
Ez, edozeinentzat zabalik dago.
Kafeak bideratzeko, ezer berezirik behar dut?
Ez derrigorrean. Negozio propioa izanik, ekimenean laguntza eman nahi duen edozein emakumek egin ahal du. Sareetan ekimena ikusarazteko talde bakoitzak #hashtag batekin argazki bana igoko du. Oraingoz, gorde ezazu data zeuretzat. Ekimenerako izena emateko modua (dohainik) aurrerago jakinaraziko dizuegu.
Lekua:
Ahal izan ezkero, topagune bakoitzeko emakumeak ugazabandre dituzten ostalaritza-lekuetan egingo da topaketa. Horrelakorik ez balego, partaideek aukeratutako beste edozein kafetegi/taberna/jatetxetan egingo da.
Gaitegia:
Aurkezpen txanda laburra egingo da eta elkarrizketotan mintzagai izango diren lau gako-gaiak azalduko dira. Talde bakoitzak nahieran aukeratuko du zein gairen inguruan hitz egin nahi duen.
Beharrezkoa balitz, bideratzaileek gaitegia zentratzen lagunduko lukete.
AZAROAK 19 | 11:00etan
Gorde data zeuretzat, nonahi zaudela ere!
11KAFE:
El 19 de noviembre de 2019, va a ser especial.
Se celebra el día internacional de las mujeres emprendedoras y, en EmakumeEkin, vamos a organizar un EmakuMeeting especial en múltiples localidades de la CAPV.
Ese día vamos a multiplicar los EmakuMeetings, nuestros diálogos productivos para emprendedoras, y haremos encuentros simultáneos en numerosas localidades de la CAE con un café en grupos de 5 a 10 mujeres.
Cuándo:
19 de noviembre, martes, a las 11:00. Duración: 1 hora.
La idea:
Queremos que ese día, a las 11:00 haya una pausa café en el que las mujeres emprendedoras se reúnan y compartan sobre temas clave que ayudan a tomar conciencia.
Dónde:
El lugar lo determinará las facilitadoras. Si se puede elegir, iremos a cafeterías o bares regentados por mujeres para que se puedan unir a la experiencia.
Elciego – El Olivar. Norte Kalea 10, 01340 Eltziego
Llodio – Arkupe. Herriko Plaza 4, Laudio, Araba
Gasteiz – Amatter. San Francisco 5, 01001. Vitoria- Gasteiz
Donostia – Taba (Tabakalera). Mandasko Dukearen Pasealekua 46, 20012 Donostia
Bilbao – Charamel Gozotegia, Jardines Kalea, 2. 48005 Bilbo
Getxo – The Willow. Calle Mercedes 28, 48930 Getxo, Bizkaia
Santurtzi – La Capi Gourmet. Juan Jose Mendizabal Plaza, 48980 Santurtzi, Bizkaia
Tolosa – Saikin 3 Batxiler Zaldibia Kalea, 1, 20400 Tolosa
Durango – Kafe Antzokia. Landako Etorbidea 4A, 48200 Durango. Bizkaia
Arrasate – Ogiberri Gelma. Araba Etorbidea, 1. Arrasate
Zarautz – Oneka Gastroteka. Zigordia Kalea, 10. 20800 Zarautz
Porqué:
Muchos son los motivos que hacen que no todas podamos juntarnos en los EmakuMeetings. (Dispersión geográfica, horarios, el desequilibrio en el peso de los cuidados…). Y ésta es una oportunidad para hacerlo, cada una en su barrio, en su municipio.
Para qué:
Para fortalecer la red profesional cercana, compartir inquietudes, sentir apoyo, tender puentes, y al mismo tiempo para hacernos visibles. El empoderamiento surge de espacios como éste, donde haya lugar para compartir puntos en común y entender barreras -internas y externas- a superar. Debajo de lo que le pasa a cada una hay barreras de género, es decir, que limitaciones que ve cada cual en sí misma tienen mayoritariamente su origen en cómo nos han venido educando a las mujeres
Cómo:
Buscamos al menos 11 facilitadoras para que nos ayuden a organizar un #11Kafe en su municipio o barrio. Se encargarán difundir la iniciativa entre emprendedoras de su entorno cercano -y no tan cercano- y dinamizarán la conversación. Es decir, ese día serán el enlace con EmakumeEkin (sean o no socias).
Los temas:
Cuatro temas de conversación para elegir, que girarán en torno a compartir reflexiones y experiencias para encontrar puntos en común.
Para quién:
autónoma, empresaria, artista, abogada, comerciante, freelance, arquitecta, programadora, asesora fiscal, …seas quien seas, si trabajas por tu cuenta, ¡anímate! Decide si quieres participar o además quieres ser facilitadora de una conversación.
¿Hace falta ser socia de EmakumeEkin para participar?:
No, está abierto a quien quiera.
Para facilitar los cafés, ¿Hace falta algo en concreto?
No necesariamente. Cualquier mujer que tenga negocio propio y ganas de apoyar la iniciativa puede. Cada grupo enviará una foto vía redes sociales con un #hashtag para hacer visible la iniciativa en las redes. De momento reserva la fecha. Proporcionaremos el modo de inscripción (gratuita) a la iniciativa más adelante.
Lugar:
Preferentemente el encuentro se desarrollará en locales de hostelería propiedad de mujeres de cada lugar del encuentro. En ausencia de él se realizará en cualquier otra cafetería/bar/restaurante a convenir por las mujeres participantes.
Tema a tratar:
Se realizará una ronda breve de presentaciones, y se darán cuatro temas clave de los que hablar en estas conversaciones. Cada grupo será libre de elegir sobre cuál de ellos va a hablar.
Las facilitadoras ayudarán a centrar la temática si es necesario.
19 NOVIEMBRE | 11h00
Resérvate la fecha, ¡estés donde estés!
