EmakumeEkin Sareak eraikitzen: emakume ekintzaileak batuta kausa solidario baten alde.

Api 8, 2024

concierto solidario

Gure elkarte ekintzailean ulertzen dugu sarean lan egiteak aukerak sortzea ez ezik, behar dutenei laguntza eta elkartasuna ematea ere dakarrela berekin. Hortaz, gutariko lau (Aran, Angéline, Silvia eta Clara) batu gara arlo profesionaletik haratago doan proiektu batean, elkartasunarekiko konpromisoa, Bizkaiko Eritasun Neuromuskularren Elkartearen (BENE) lana agerian jartzeko.

Aranzazu Eguskizaga, Bluelook-en sortzaileetako bat da, baita Banco Mediolanum bankuko Family Banker ere, eta Euskadin koordinatzen du Mediolanum Aproxima gizarte-ekintzako programa. Programa horren helburua da hain ezagunak ez izan arren baliotsuak ere badiren eta pertsona askoren bizitza hobetzeko buru-belarri ari diren tokiko GKEetara hurbiltzea. Eta hori egiten dute elkartasuna eta laguntzaren xede direnei balioa ematea elkartzeko ekitaldien bidez.

EmakumeEkin-ek antolatutako 2023ko azaroko 11 Kafen sortu zen BENEren aldeko opera-kontzertu bat antolatzeko ideia. Datorren larunbatean, apirilak 13, 19:00etan (Nafarroa kalea, 1- Bilbo) Olala L'Opera izenburupean Sociedad Bilbaínan izango den kontzertua.

Angéline Danel soprano eta sofrologoa izango da ikuskizunaren buru, Francesca Romana di Nicola harpa-jotzailearekin eta Cécile Azuelos antzezlearekin. Ekitaldiaren argazkiak Silvia Oselkak eta Clara Frailek egingo dituzte, eta m-patía  arduratuko da ekitaldia zabaldu eta horren berri emateaz. Talde bikaina eratu dugu, konpromiso sozialaren alde batuta, kultura kohesio sozialeko elementutzat hartuta.

Eskerrik asko, EmakumeEkin elkarteari, lotura horiek posible egiteagatik. Kausa horrekin bat egiteko, horri laguntzeko eta hori zabaltzeko gonbit egiten dizugu. Hortxe ekitaldiari buruzko esteka. Anima zaitez!