Urtero bezala, Elkartekideok formatuak aldatzen ditugu, unean uneko beharretara eta errealitateetara moldatzeko. Badakigu ez dela beti erraza izaten egiten dugun guztiaren berri jakitea; hortaz, jarduerak elkartu egin ditugu, eskura izan ditzazun.
EmakumeEkin elkartearen eta horren 2023ko jardueren berri emango dizugu. Espero dugu guri bezainbeste gustatzea!
Elkartekideentzako 2023ko jardueren agenda
- Ekintzaileak elkartzeko kafeak: elkarri esperientziak eta informazioa jakinarazteko, elkarlanean aritzeko aukerak sor daitezen. Hain bereizgarri dugun sororitate-giro profesionalean.
- Esperimentatu EmakumeEkin: produktu edo zerbitzuren bat probatu nahi al duzu, porrotaren beldurra kentzeko? Doako laguntza-zerbitzua dugu, ideiak ekintza bihurtzeko. Errespetuzko feedback zintzoarekin. Produktu edo zerbitzuren bat probatzeko, esperimentatu eta “prototipatzeko” aukera izango duzu.
- Laguntza-talde profesionala WhatsApp-en: jarduerak zabaltzeko, laguntza eskatzeko, informazioa bidaltzeko eta adiskideen artean arrakastak ospatzeko. % 100 profesionala.
- Elkartekideen direktorioa web-orrian. Web-orriaren tokirik bisitatuenetako bat. Zure burua ezagutzera emateko; gainera, kazetariek eta bezerogaiek bisitatzen dute.
- EmakumeEkin-en bloga. Irekia da, egia esan, baina elkartekideak beren buruak ezagutarazteko kanala da, elkarrizketak daudelako eta elkartean sortutako elkarlaneko esperientziak entzungai daudelako. Anima zaitez parte hartzera eta blogean idaztera!
- Elkartekideen online pilulak elkartekideentzat. Saio horiekin darraigu. Norberaren ezagutzari ekarpenak egiteko modua, gako praktikoen eskutik profesional gisa kokatzeko.
- Elkartekideen newsletter-a. Azken nobedadeen berri zuzenean jakiteko.
Jarduera guztiak elkartekide-kuotaren barruan daude.
2023KO JARDUERA IREKIEN AGENDA
Emakumeetings-ak, 2023ko agendan.
Irekiak, elkartekide direnentzat eta ez direnentzat. Zure sareko beste emakume ekintzaile batzuk ekar ditzakezu, eta jende berriarekin harremanetan jartzeko aukerak ugaritu. Saioak tematikoak dira (elkartekideek proposatzen dituzte gaiak), genero-ikuspegidunak.
Bertaratu nahi? Bidali mezu elektroniko bat inscripciones@emakumeekin.org helbidera eta eman izena hurrengo Emakumeeting-ean. Saioa baino egun batzuk lehenago mezu elektroniko bat jasoko duzu saioaren helbidea adierazteko.
2023ko Emakumeeting –en agenda:
- Emakumeeting 1 – Otsailaren 10a, ostirala. 12:00etatik 13:30era – Nola ekin dirulaguntza bati. Dirulantza bat izapidetzea ez da erraza. Baina dena ikasten da.
- Emakumeeting 2 – Martxoaren 10a, ostirala. 12:00etatik 13:30era– Nire orduko prezioa kalkulatzeko irizpideak. Nire negozioa jasangarria izan dadin nire prezioak kalkulatzeko hainbat modu.
- Emakumeeting 3 – Apirilaren 17a, astelehena. 12:00etatik 13:30era – Zein da beldur hau? Geldiarazten gaituzten beldurrak identifikatzen jakiteak blokeoak gainditzen laguntzen digu.
- Emakumeeting 4 – Maiatzaren 10a, asteazkena. 12:00etatik 13:30era – Eguneratu zure mintzaldia, konektatu profil bakoitzarekin. Sortu pertsona desberdinentzako mintzaldia, entzuleekin konektatzeko xehetasunak aldatuta.
- Emakumeeting 5 – Ekainaren 12a, astelehena. 12:00etatik 13:30era – Elkarrizketa sortzaileak. Saio horretan, elkarlaneko espazio, sare eta proiektuetan lan egiten dugunean elkarrizketa sortzaileek duten ahalmenean murgilduko gara.
- Emakumeeting 6 – Irailaren 11, astelehena. 12:00etatik 13:30era – Mugak askatzen ikastea. Askatzea, proiektu, bezero eta elkarlan berriei atea zabaltzeko.
- Emakumeeting 7 – Urriaren 10a, asteartea. 12:00etatik 13:30era – Zer falta zait ekintzara jotzeko? Mahai gainean jarriko ditugu egin behar ditugun edo egiteari utzi behar diogun alderdiak, azkenean aurrera egin ahal izateko.
- Emakumeeting 8 – Abenduaren 11, astelehena. 12:00etatik 13:30era – Lorpenak eta ospakizunak. Zuk balio duzulako, perspektiba hartu behar duzulako 2023an gertatu denaz jabetzeko.
GURE PROGRAMAK
Erakunde publikoekin egiten ditugun programei esker, emakume askorengana iristen gara eta antzematen ditugun premia askori erantzuten diogu. Aldatu egin daitezke, elkartearekin zerikusirik ez duten kontuengatik.
- Neskworking Progress: sufritu gabe saltzen ikasteko. Bete-beteko programa, ikuspegi eraldatzailea duena.
- ANDREkintzailea: BFAk sustatua eta BM30ek koordinatua. EmakumeEkin ekimenaren hasieratik dago. AEDrekin, sendotze-fasean dauden emakume ekintzaileei ibilbide bat eskaintzen diegu. Enpresaren 360º lantzen da prestakuntza, mentoring eta coaching bidez.
- INNPower: berrikuntzarako inspirazio “bidaia” bat: hiri gonbidatu bat eta leitmotiv bat. Hiri bakoitzeko erreferentziazko emakumeen mintzaldiak, eta tailer bat, leitmotiv horrekin loturiko gaiak jorratzeko. Hiru hauek gonbidatu ditugu urteotan, BFAko Ekonomia Sustatzeko Sailari esker: Amsterdam, Helsinki, Auckland eta Dublin.
- IZATEN: norberaren edo besteren konturako enplegagarritasuna hobetzeko, ikuspegi berria behar da. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du programak, eta martxan dago egun. Izaskun Merodio elkartekideak sustatu zuen, eta berak diseinatu eta garatu du.
Eta 2023ko jarduera horietaz gain, hizlari eta moderatzaile parte hartu ohi dugu eta erreferentzia gara jardunaldi eta mahai-inguru irekietan, beste erakunde eta elkarte batzuekin elkarlanean. Horrela, gure egiteko moduak ekosistemako emakume ekintzaile gehiagori on egiten dio. Eta emakume ekintzaile elkartekideek beren jardunbidea erakusten diete estereotipoetatik urrun dauden ekintzailetza-esperientziak ezagutu behar dituztenei.